126. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

854/2020 EBAZPENA, martxoaren 26koa, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak emana. Honen bidez betearazten da Hezkuntzako kontseilariaren azaroaren 13ko 309E/2020 Foru Agindua.

María Virginia Gómez Álvarez andreak parte hartu zuen Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko eta bertara igotzeko eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan sartzeko hautapen prozeduran, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoko Osasun eta Laguntza Prozedurak (gaztelaniaz) espezialitatean. Prozedura hori Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 6ko 850/2018 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 26ko 2132/2018 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko eta bertara igotzeko eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren lehiaketaldiaren merezimenduen behin-behineko balorazioa onetsi zen. Hautapen prozedura hori, Giza Baliabide Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 6ko 850/2018 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Ebazpen horren I. eranskinean, María Virginia Gómez Álvarez andrea ageri da, 8,0000 punturekin (I. apartatua, “Aurretiko irakaskuntza esperientzia”: 7.0000. II. apartatua, “Prestakuntza akademikoa”: 0 puntu. III. apartatua, ”Beste merezimendu batzuk”: 1 puntu).

Merezimenduak zuzentzeko aktan, zeina Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 26ko 2132/2018 Ebazpenarekin batera aurkeztu baitzen, honako hau adierazten da María Virginia Gómez Álvarez andreari buruz:

“–I. apartatua: Aurretiko irakaskuntza esperientzia:

1. apartatua.

1.–Lan kontratua, lan bizitzaren txostena, CEAM SL ziurtagiriak, Instituto Europa trebakuntza zentroa, enplegurako lantegi eskola: aurretiko irakaskuntza esperientziaren frogagiriak ez ditu aurkeztu, deialdiaren eranskinaren I. apartatuan, “Merezimenduen baremoa” izenekoan, eskatutakoak.

–III. apartatua: Beste merezimendu batzuk:

3.1. apartatua: Proiektuak.

1.–17-18 berriztatze proiektuak: Egiaztagiria ez du organo eskudunak (jardueraren sustatzaileak) egin”.

2018ko ekainaren 29an, María Virginia Gómez Álvarez andreak erreklamazioa aurkeztu zuen behin-behinean eman zitzaion puntuazioaren aurka. Hizpide dugun auziari dagokionez, 12. eta 13. dokumentuak berrikusteko eskatu zuen (“lizentziadunaren espediente akademikoa eta lehen ziklokoa”).

2018ko uztailaren 11n, Osasun eta Laguntza Prozedurak (gaztelaniaz) espezialitateko oposizioaldiko lehen probaren puntuazioa argitaratu zen Hezkuntza Departamentuaren web orrian. Errekurtsogilea ez da ageri proba hori gainditu duten izangaien zerrendan.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 2ko 2492/2018 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko eta bertara igotzeko eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren lehiaketaldiaren merezimenduen behin betiko balorazioa onetsi zen. Hautapen prozedura hori, Giza Baliabide Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 6ko 850/2018 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Ebazpen horren I. eranskinean, María Virginia Gómez Álvarez andrea ageri da, 7,3877 punturekin (I. apartatua, “Aurretiko irakaskuntza esperientzia”: 6.3877. II. apartatua, “Prestakuntza akademikoa”: 0 puntu. III. apartatua, ”Beste merezimendu batzuk”: 1 puntu).

Erreklamazioak eta zuzenketak ebazten dituen 2018ko abuztuaren 2ko aktan, zeinak osatzen baitu Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 2ko 2492/2018 Ebazpena, adierazten da, María Virginia Gómez Álvarez andrearen erreklamazioari buruz, eta I. apartatuko merezimenduen behin-behineko balorazioari dagokionez, ofizioz zuzentzen dela irakaskuntzako esperientziaren kalkulua, lan egindako denbora kontuan hartuta (10 urte, gehienez ere), deialdian xedatutakoarekin bat. Adierazten da, era berean, dokumentazioa aztertu dela eta ez duela zuzendu eskatutako dokumentazioan izandako akatsa, ez dituelako frogagiriak aurkeztu merezimenduen baremoaren I. apartatuan xedatutakoaren arabera. II. eta III. apartatuetako merezimenduen behin-behineko balorazioari dagokionez, hasierako balorazioari eustea ebatzi da, handiagoa delako. Hasieran, 1,42 zuen batez besteko nota. Resolve 2014/2015 proiektua baloratu da”.

2018ko abuztuaren 9an, María Virginia Gómez Álvarez andreak gora jotzeko errekurtso bat jarri zuen Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 2ko 2492/2018 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, merezimenduen behin betiko balorazioa onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko eta bertara igotzeko eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren lehiaketaldiaren baitan. Hautapen prozedura hori Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 6ko 850/2018 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Hezkuntzako kontseilariaren azaroaren 13ko 309E/2019 Foru Aginduaren bidez partzialki baietsi zen María Virginia Gómez Álvarez andreak Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 2ko 2492/2019 Ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko eta bertara igotzeko eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren lehiaketaldiaren merezimenduen behin betiko balorazioa.

Foru agindu horrek agintzen dio Hezkuntza Saileko Giza Baliabideen Zerbitzuari 1 puntu emateko María Virginia Gómez Álvarez andreari merezimenduen baremoaren 2.1 apartatuan (alegatutako tituluaren espediente akademikoa). Baremo hori Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 2ko 2492/2018 Ebazpenean jaso zen. Horrenbestez, María Virginia Gómez Álvarez andreak 8,3877 puntu izan beharko lituzke aipatutako ebazpenaren I. eranskinean (I. apartatua, “Aurretiko irakaskuntza esperientzia”: 6.3877. II. apartatua, “Prestakuntza akademikoa”: 1 puntu. III. apartatua, ”Beste merezimendu batzuk”: 1 puntu), Osasun eta Laguntza Prozedurak (gaztelaniaz) espezialitatean.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 208/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. María Virginia Gómez Álvarez andreari 1 puntu esleitzea Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 6ko 850/2018 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen prozesuko merezimenduen baremoko 2.1 apartatuan (Alegatutako tituluaren ikasketa-espedientea), Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoko Osasun eta Laguntza Prozedurak (gaztelaniaz) espezialitatean. Horrenbestez, 8,3877 puntu izanen ditu, guztira, merezimenduen baremoan.

2. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Hezkuntza Departamentuko iragarki-taulan eta web-orrian (https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/inicio), eta adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dela hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2020ko martxoaren 26an.–Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendaria, Javier Lacarra Albizu.

Iragarkiaren kodea: F2005207