118. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 2a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2020-S-349

Deierriko Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Deierriko Udala.

Xedea: Errezuko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: Ubagua ibaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Deierri (Nafarroa).

Isurketaren bolumena, gehienez ere, 65.500 m³-koa da urtean, eta honakoek osatutako sisteman tratatuko da: Imhoff biltegia, 97,5 m³-koa, betegarri plastikozko iragazki biologikoa, 28 m³-koa, eta ontzeko urmaela, 3.000 m³-koa.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko maiatzaren 14an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2005116