118. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 2a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2020-S-333

Compañía Española Distribuidora de Petróleos SAk (CEDIPSA) honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Compañía Española Distribuidora de Petróleos, S.A. (CEDIPSA).

Xedea: gasolina-zerbitzugune bateko hondakin urak isurtzeko baimena.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Lakuntza (Nafarroa).

Erregaiz hornitzeko eta zama-lanetako plataformatik datozen euri-urak, hidrokarburoak izan ditzaketenak, hidrokarburoen 1. motako bereizgailu batean tratatuko dira; guztira 75 m³ inguruko bolumena dute urtean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko maiatzaren 12an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2005059