118. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Aldaketa, Herriko jabari publikoko lurzoruaren, lurgainaren eta lurpearen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, 2020ko maiatzaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Orkoiengo Udalaren jabari publikoko lurzoruaren, lurgainaren eta lurpearen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituen ordenantzan, xedapen iragankor bat gehitzeko xedez, ordenantza aplika ez dadin terrazak paratzearen inguruan 2020-2021 aldian.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluarekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, Herriko jabari publikoko lurzoruaren, lurgainaren eta lurpearen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituen ordenantzako aldaketa behin betiko onetsita geldituko da, eta testu osoa argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Orkoienen, 2020ko maiatzaren 22an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2005137