118. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Aldaketa, Jose Miguel Huarte musika eskolako ikastaroen
prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalean.
Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, 2020ko maiatzaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Orkoiengo Udalaren Jose Miguel Huarte musika eskolako ikastaroen prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalean, tarifen kudeaketa hobetzeko eta 2020-2021 ikasturteko prezioak eguneratzeko.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluarekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, behin betiko onetsirik geldituko da Orkoiengo Udalaren Jose Miguel Huarte musika eskolako ikastaroen prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskaleko aldaketa, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Orkoienen, 2020ko maiatzaren 22an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2005135