118. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

1-5/2020 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Larragako Udalak, 2020ko maiatzaren 14an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa hauek 2020ko aurrekontu orokor eta bakarrean:

A) 1/2020 aurrekontu-aldaketa: aparteko kreditua, aurrekontuko 3420-63200 “Futbol zelaian soropil artifiziala jartzea” aplikazioa sortzen duena, 274.040,20 eurokoa.

Aparteko kreditu hori honela finantzatuko da:

Baja, aurrekontuko 3410-78901 aplikazioan, (Hitzarmena, zelaian belar artifiziala jartzeko): 40.000 euro.

2019ko ekitaldiko itxierako gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 122.563,82 euro.

Dauden inbertsio funtsak aktibatzea, diru-sarreren 8. kapituluaren kargura “Finantza-aktiboak”: 111.476,38 euro.

B) 2/2020 aurrekontu-aldaketa: kreditu-gehigarria, aurrekontuko “3410-63203-Kiroldegiko sarbide sistema” aplikazioari. Aplikazio hori Larragako Udalaren 2020ko aurrekontu orokor eta bakarrekoa da, eta zenbatekoa, berriz, 2.500 eurokoa.

Aurrekontu-aldaketa hori finantzatuko da diru-sarreren kontuan sortzen den aurrekontu-aplikazio berri baten kargura: “7508005-Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza izenduna-kirol instalazioak, 2.500 eurokoa” (2020rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko martxoaren 4ko 5/2020 Foru Legearen zuzenketa).

C) 3/2020 aurrekontu-aldaketa: kreditu-gehigarria, aurrekontuko “1500-60901” aplikazioari, (SG-7 lursailak erostea), 2.500 eurokoa.

Aurrekontu-aldaketa hori finantzatzeko, dauden inbertsio funtsak aktibatuko dira, diru-sarreren 8. kapituluaren kargura (“Finantza-aktiboak”: 2.500 euro).

D) 4/2020 aurrekontu-aldaketa: kreditu-gehigarria, aurrekontuko “3410-63202” aplikazioari, (Pilotalekuko aldageletako ekipamendua), 2.500 eurokoa.

Aurrekontu-aldaketa hori finantzatzeko, dauden inbertsio funtsak aktibatuko dira, diru-sarreren 8. kapituluaren kargura (“Finantza-aktiboak”: 2.500 euro).

E) 5/2020 aurrekontu-aldaketa: aparteko kreditua, sortzen duena aurrekontuko “1510-78000 UE3 Hirigintzako konpentsazioak U3 Lankidetza Sistema” aplikazioa, 4.151,58 eurokoa.

Aurrekontu-aldaketa hori finantzatuko da 2019ko ekitaldiko itxierako gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren kargura. Zenbatekoa: 4.151,58 euro.

Delako espedientea ikusgai egonen da, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, behin betiko onesteko; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin, 18. artikuluarekin lotuta (foru dekretu horrek garatzen du Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan), eta, orobat, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluarekin, 202. artikuluarekin lotuta.

Larragan, 2020ko maiatzaren 15ean.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2004990