118. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Aldaketa, Eremu publikoan terrazak eta ostalaritzari zein merkataritzari loturiko beste elementu batzuk paratzea arautzen duen ordenantzan, haien eremua handitzeko. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2020ko maiatzaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Eremu publikoan terrazak eta ostalaritzari loturiko beste elementu batzuk paratzea arautzen duen udal ordenantzan, haien eremua handitzeko.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, behin betiko onetsirik geldituko da Eremu publikoan terrazak eta ostalaritzari zein merkataritzari loturiko beste elementu batzuk paratzea arautzen duen ordenantzan egin aldaketa, haien eremua handitzekoa, eta haren testu osoa argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Uharten, 2020ko maiatzaren 21ean.–Alkatea, Alfredo Arruíz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2005093