118. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Indargabetzea udal ordenantza, Burlatako ikastetxeetan elikadurarako prestazio ekonomikoak emateko banakako ebaluaziorako dirulaguntzak arautzen dituena.
Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2020ko maiatzaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen indargabetzea udal ordenantza, Burlatako ikastetxeetan elikadurarako prestazio ekonomikoak emateko banakako ebaluaziorako dirulaguntzak arautzen dituena.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, indargabetze espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten.

Baldin jendaurrean egoteko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsirik geldituko da ordenantzaren indargabetzea.

Espediente osoa Udal Idazkaritzan dago (admon.secretaria@burlada.es), interesdunen eskura, jendaurreko epean.

Burlatan, 2020 maiatzaren 29an.–Alkatea, Ana M.ª Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2005312