118. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Laburpena, 2020/2021 ikasturtean eskola adinean dauden adingabeak elikatzeko prestazio ekonomikoei buruzko deialdi publikoarena, ikastetxeetan Haur Hezkuntzako bigarren zikloan edo Lehen Hezkuntzan dabiltzanendako

Deialdiaren laburpena ematen da argitara; haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): DDBN (Identifikazioa): 508014.

–Onuradunak eta xedea.

Deialdi honen xedea da gizarte-zerbitzuen arloetako dirulaguntzak emateko prozedura arautzea, norgehiagoko araubidean, Burlatan erroldaturik eta bertan bizi diren familiendako, ikasle adingabeak eskola-jantokira joan daitezen, baldin eta 2020/2021 ikasturtean Haur Hezkuntzako bigarren zikloan edo Lehen Hezkuntzan ikasten ari badira Burlatako ikastetxeetan.

Burlatako ikastetxeetako jantokietarako prestazio ekonomikoak Burlatako biztanleriaren halako sektore batendako dira; ez dira, beraz, biztanle guztiendako, baizik eta gizarte eta ekonomiaren aldetik egoera txarrean dauden familiendako.

–Zenbatekoa.

23111 4890000 partidan (“Eskola-jantokirako laguntzak”) 2020 eta 2021eko ekitaldirako esleitutako zenbatekoa 300.000 eurokoa da.

Gastu konputagarriak ken gastu kengarriak eta familia-unitate bakoitzeko kide kopurua kontuan hartuta, familia-unitate horrek jasoko du dagokion laguntzaren ehunekoa, %100etik %40ra bitartekoa, jantokirako kostu onetsiaren %95en gainean.

–Aurkezteko epeak.

Eskaerak aurkezteko epea: 2020ko ekainaren 3tik ekainaren 26ra.

Aparteko epea ezartzen da, 2020ko abuztuaren 30etik irailaren 4ra artekoa, Haur Hezkuntzako eta/edo Derrigorrezko Lehen Hezkuntzako bigarren zikloan edo ikastetxez aldatzean izena eman berri duten ikasleendako soilik.

Argibide gehiago Udalaren www.burlada.es web-orrian.

Burlatan, 2020ko maiatzaren 29an.–Alkatea, Ana M.ª Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2005309