118. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGEZA

Aldaketa, Ur horniduraren prezio publikoak arautzen dituen ordenantzaren eranskinean. Behin betiko onespena

Agezako Kontzejuko Batzarrak, 2019ko azaroaren 6an egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Ur horniduraren prezio publikoak arautzen dituen ordenantzaren eranskinean.

Onespen horren iragarkia 2019ko 61. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 23an, baita hogeita hamar egunean ikusgai eduki ere Kontzejuaren iragarki-taulan, interesdunek azter zezaten eta, nahi izanez gero, erreklamazioak, kexak eta oharrak aurkez zitzaten.

Jendaurreko epea inolako erreklamazio, kexa edo oharrik jaso gabe iragan denez, behin betiko onetsi da aipatu ordenantza, eta argitara eman, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraituz.

Agezan, 2020ko maiatzaren 12an.–Alkate kontzejuburua, Javier Marco Apesteguía.

ERANSKINA

2020ko tarifak

Hornidura:

a) Hornidura zerbitzua eskura izateagatik eta mantentze-lanengatik:

1.–Kontagailua: 13,00 mm: 10,00 euro hiruhilekoan.

2.–Kontagailua: 25,00 mm: 25,00 euro hiruhilekoan.

b) Hornidurengatik:

1.–Etxean erabiltzeko: 0,66 euro.

2.–Etxeko eta ureztatzeko erabilerak:

Hilean 15 m³ bitarte: 0,66 euro.

Hilean 15 m³-tik aurrera: 1,18 euro.

3.–Ureztatzeko: 1,18 euro.

4.–Etxeko eta aisialdiko erabilerak:

Hilean 15 m³ bitarte: 0,66 euro.

Hilean 15m³-tik aurrera: 1,18 euro.

5.–Aisialdiko erabilera: 1,18 euro.

6.–Industriako eta abeltzaintzako erabilerak: 1,18 euro, hornidura sarearekin lotu gabe.

c) Harguneak edateko ura banatzeko eta/edo hondakin urak husteko sareekin lotzeagatik:

1.–Hornidura sareko hargunea: 309,00 euro.

2.–Saneamendu sareko hargunea: 370,00 euro.

d) Saneamenduaren kanona: ezarritako prezioak.

Iragarkiaren kodea: L2004979