11. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AEZKOAKO BATZARRE NAGUSIA

2020ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Aezkoako Batzarre Nagusiak, 2019ko abenduaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2020ko ekitaldirako plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Ariben, 2019ko abenduaren 18an.–Batzarreko burua, Carlos Bueno Reca.

Iragarkiaren kodea: L1916278