11. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

11E/2019 FORU AGINDUA, azaroaren 21ekoa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 16.2 artikuluak ezartzen du departamentuaren titularrak foru agindu baten bidez izendatuko dituela zuzendaritza nagusien eta idazkaritza tekniko nagusiaren titularren ordez aldi baterako arituko direnak, baita zuzenean horien menpe dauden beste administrazio organo batzuetako titularren ordez aldi baterako arituko direnak ere, titularrak kanpoan daudenean, eritasun edo ezintasunen bat dutenean, karguak hutsik daudenean edo abstenitzea edo errekusatzea deklaratzen den kasuetan.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren ordezkoak izendatzea, haien ordez aritu daitezen titularra kanpoan dagoenean, eritasun edo ezintasunen bat duenean, karguak hutsik dagoenean edo abstenitzea edo errekusatzea bidezkoa den kasuetan:

a) Eraldaketa Digitaleko zuzendari nagusiaren ordez, honako unitate hauetako titularrak arituko dira, ordena honi jarraikiz:

1) Administrazio Elektronikoko, Ogasuneko, Giza Baliabideetako eta SITNAko Zerbitzua.

2) Departamentuetako Informazio Sistemen Zerbitzua.

3) Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzua.

4) Osasun Teknologien Zerbitzua.

5) Aurrerapen Digitalerako Zerbitzua.

6) Idazkaritza Tekniko Nagusia.

b) Unibertsitateko zuzendari nagusiaren ordez, honako unitate hauetako titularrak arituko dira, ordena honi jarraikiz:

1) Unibertsitateko Zerbitzua.

2) Berrikuntzako Zuzendaritza Nagusia.

3) Eraldaketa Digitaleko Zuzendaritza Nagusia.

4) Idazkaritza Tekniko Nagusia.

c) Berrikuntzako zuzendari nagusiaren ordez, honako unitate hauetako titularrak arituko dira, ordena honi jarraikiz:

1) I+G+b Zerbitzua.

2) Unibertsitateko Zuzendaritza Nagusia.

3) Eraldaketa Digitaleko Zuzendaritza Nagusia.

4) Idazkaritza Tekniko Nagusia.

d) Idazkari tekniko nagusiaren ordez, honako unitate hauetako titularrak arituko dira, ordena honi jarraikiz:

1) Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atala.

2) Eraldaketa Digitaleko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atala.

3) Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Administratiboaren Atala.

4) Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Ekonomikoaren Atala.

2. Foru agindu hau interesdunei, departamentuko zerbitzuei, Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta departamentuko kontu-hartzaile delegatuari jakinaraztea.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2019ko azaroaren 21ean.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Juan Cruz Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: F1916553