11. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Udalaren eta haren mendeko entitate eta erakundeen
2020ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Tuterako Udalak, 2019ko abenduaren 23an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea Tuterako Udalaren eta haren mendeko entitate eta erakundeen 2020ko plantilla organikoa eta hari lotutako agiri guztiak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta legezko determinazioak bete daitezen.

Tuteran, 2019ko abenduaren 30ean.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L1916805