11. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Laburpena, prebentzio, sustapen eta gizarte-lankidetzarako proiektuak eta/edo jarduerak garatzen dituzten parte-hartze sozialeko eta irabazi-asmorik gabeko entitateei dirulaguntzak emateko 2020. urteko deialdiarena

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identifikazioa): 487459.

A) Onuradun izateko baldintzak:

Deialdi honetara bilduz gero, parte-hartze sozialeko entitateek baldintza hauek bete behar dituzte:

–Legez eratuta eta Elkarteen Udal Erregistroan modu ofizialean inskribatuta egotea dirulaguntzaren eskabidea aurkezten den unean. Bermatu behar dute, halaber, beren legezko ordezkariak baduela behar adinako ahalmena deialdi honetan parte hartzeko eta entitatearen izenean konpromisoak hartzeko.

–Irabazi-asmorik ez izatea eta beren estatutuetan agertzea deialdi honetako 2. puntuan adierazi diren helburuetariko batzuk.

–Beren proiektuak Tuteran garatzea.

–Ezin izanen dute deialdi honetan parte hartu talde profesionalek eta/edo erdiprofesionalek, ez eta deialdi hau dela bide onura ekonomikoa lortzeko asmoz berariaz antolatzen direnek ere.

–Tuterako Udalarekiko zerga betebeharrak beteak izatea.

Aurreko deialdietan ezarritako baldintzak bete ez dituztenei dirulaguntza ukatuko zaie.

Laguntza hartzen duen proiektua gauzatzeko epea ez da urtebete baino luzeagoa izanen eta deialdiko urtean burutuko da (urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra).

B) Proiektuek bete beharrekoak:

Dirulaguntza ematen ahal zaie esku-hartze sozialeko edo gisako proiektuei, baldin eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legean eta harekin bat datozen gainerako legeetan arautzen diren udal eskumeneko zerbitzuen osagarriak edo ordezkoak badira, edo toki interesekoak badira, eta bat etortzen badira Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrarekin eta haren erregelamendua onesten duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuarekin.

Tuteran, 2019ko abenduaren 18an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L1916300