11. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

2020rako karga-tasak

Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2019ko abenduaren 17an egin osoko bilkura arruntean, erabaki hau hartu zuen:

Lehenbizikoa.–2020rako karga-tasak onestea. Hona hemen:

“a) %0,15eko karga-tasa ezartzea, lur-ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko.

b) %3,78ko karga-tasa ezartzea eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergarako.

c) 1,30eko indizea ezartzea gutxieneko kuoten gainean, ekonomia-jardueren gaineko zergarako.

d) %14,49ko karga-tasa ezartzea, hiri-lurren balio igoeraren gaineko zergarako.

Zerga sortzen den unean lurraren balioaren gainean ezarri beharko diren koefizienteak onestea, balio-igoera sortzen den aldiaren arabera, eta foru legearen proiektuak xedatutako gehienekoei jarraikiz:

Sortzealdia:

-0,63: 20 urte edo hortik gora.

-0,56: 19 urte.

-0,43: 18 urte.

-0,29: 17 urte.

-0,16: 16 urte.

-0,06: 15 urte.

-0,06: 14 urte.

-0,06: 13 urte.

-0,06: 12 urte.

-0,06: 11 urte.

-0,06: 10 urte.

-0,06: 9 urte.

-0,06: 8 urte.

-0,06: 7 urte.

-0,06: 6 urte.

-0,06: 5 urte.

-0,20: 4 urte.

-0,28: 3 urte.

-0,18: 2 urte.

-0,09: 1 urte.

-0,09: urtebetetik behera.

Aipatu koefizienteak indarra izanen dute iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Bigarrena.–Horri guztiari dagokion erabakia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, ediktuak paratuta, Udaleko iragarki-taulan, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluarekin bat.”

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tebas-Muru Artederretan, 2019ko abenduaren 17an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L1916276