11. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

1 eta 2/2019 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2019ko abenduaren 17ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2019ko gastuen aurrekontuko kreditu berezien espedientea. Hona hemen:

1/2019 aurrekontu-aldaketa: Kreditu bereziaren espedientea, 40.000 euroko dirulaguntza emateko Muru Artederretako Kontzejuari hilerriko obretarako, “Muru Artederretako Kontzejurako dirulaguntza, hilerriko obretarako” izeneko 1640,76800 gastuen partidaren kargura. “Hilerria handitzeko obra” izeneko 1.1640.6190001 diru-sarreren partidako bajarekin finantzatuko da, zenbateko berekoa baita.

2/2019 aurrekontu-aldaketa: Kreditu bereziaren espedientea, 11.883,75 eurokoa, landareontziak eta beste elementu batzuk erosteko gasturako, “Landareontziak eta beste elementu batzuk” izeneko 1710,6090001 gastuen partidaren kargura. Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinen bidez finantzatuko da.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 35. artikuluan xedatuari jarraituz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontu-aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira, arestian aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Tebas-Muru Artederretan, 2019ko abenduaren 17an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L1916275