11. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

2020ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2019ko urriaren 23an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea 2020ko aurrekontu orokor eta bakarra.

Erabaki hori 2019ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 22an.

Jendaurreko aldia iragan denez inork ez erreklamaziorik ez oharrik aurkeztu gabe, behin betikoz onetsitzat hartzen da, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikuluarekin. Beraz, aipatu legearen 202.3 artikuluari jarraituz, hemen argitaratzen da aurrekontuaren laburpena, kapituluka:

DIRU-SARRERAK:

1.–Zuzeneko zergak: 236.500 euro.

2.–Zeharkako zergak: 6.000 euro.

3.–Tasak, prezio publikoak eta bestelakoak: 24.100 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 160.597,46 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 427.197,46 euro.

GASTUAK:

1.–Langileria gastuak: 104.000 euro.

2.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 138.361,60 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 63.480 euro.

5.–Ustekabeak: 5.000 euro.

6.–Inbertsio errealak: 116.355,86 euro.

Gastuak, guztira: 427.197,46 euro.

Tebas-Muru Artederretan, 2019ko abenduaren 17an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L1916226