11. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Tokiko gobernu batzarrari utzitako eskumenak alkateak bereganatzea

Abenduaren 18ko 18/2019 Dekretua.

Ikusita Alkatetzaren uztailaren 1eko 1/2019 Dekretua, zeinaren bidez tokiko gobernu batzarraren esku uzten baitira legez Alkatetzarenak diren zenbait eskumen.

Kontuan harturik Eguberrietan tokiko gobernu batzarrak bilkurak egiteko duen zailtasuna eta beharrezkoa izanik ohiko kudeaketarako erabakiak hartzea, haien tramitazioa efizientziaz eta arin egin dadin.

Legeak ematen dizkidan eskumenen indarrez,

EBAZTEN DUT:

Lehendabizikoa.–Alkateak bereganatzea Alkatetzaren uztailaren 1eko 1/2019 Dekretuaren bidez Tafallako Udaleko gobernu batzarrari utzitako eskudantziak.

Bigarrena.–Dekretu honen bidezko bereganatzeak ondorioak izanen ditu ematen den egunetik Eguberrietako oporraldia bukatu arte, 2020ko urtarrilaren 7a arte, egun hori barne.

Hirugarrena.–Dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Udalbatzari honen berri ematea, egiten den hurrengo osoko bilkura arruntean.

Laugarrena.–Igortzea Hirigintza Zerbitzuen Alorrera, Kontu-hartzailetzara, Aholkularitza Juridikora eta Idazkaritza Nagusira, behar diren ondorioak sor ditzan.

Tafallan, 2019ko abenduaren 18an.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L1916287