11. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

2/2019 aurrekontu-aldaketa, Virgen del Castillo Zahar Etxea erakunde autonomoan. Behin betiko onespena

2019ko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 6an, Virgen del Castillo Zahar Etxearen aurrekontuko 2/2019 aldaketa hasiera batean onetsi zuen erabakia. Legez ezarritako jendaurreko aldia iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsirik gelditu da.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan eta harekin bat heldu diren arauetan xedatuari jarraikiz.

Kreditu berezia

GASTUAK:

6. kapitulua.–Oheak erostea: 270,31 euro.

Aire girotua: 1.200 euro.

Egongela eraberritzea: 4.000 euro.

Gastuen aurrekontua gehitzea: 5.470,31 euro.

DIRU-SARRERAK:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 5.470,31 euro.

Diru-sarreren aurrekontua gehitzea: 5.470,31 euro.

Miranda Argan, 2019ko abenduaren 12an.–Alkatea, Francisco Gil Serantes.

Iragarkiaren kodea: L1916208