11. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

Aldaketa, Udal Planeko urbanizazio eta eraikingintza
ordenantzaren 113. artikuluan. Behin betiko onespena

Larraungo Udalak, 2019ko otsailaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa bat Larraungo Udal Planeko Eraikuntzaren eta urbanizazioaren gaineko ordenantzaren 113. artikuluan.

Hasierako onespenaren erabakia 2019ko 66. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 4an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza hori behin betiko onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Larraunen, 2019ko azaroaren 27an.–Alkatea, Mikel Huarte Martija.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1915704