11. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Aldaketa 2019ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2019ko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa hau 2019ko plantilla organikoan (239/2019 espedientea):

“Plantilla organikoko 10/3 lanpostua aldatzea, %23,36ko lanpostuko osagarria esleitzen baitzaio (ez %43,36koa).”

Espedientea jendaurrean edukitzea hamabost egun baliodunean, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.

Uharten, 2020ko urtarrilaren 3an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L2000127