11. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Aldaketa, Eraikingintza ordenantza orokorraren 63. artikuluan. Behin betiko onespena

Gesalazko Udalak, 2019ko urriaren 7an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa bat Gesalazko Udalaren Hiri Antolamendurako Udal Planeko Eraikingintzaren gaineko ordenantza orokorraren 63. artikuluan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, aipatu ordenantzan egin aldaketa behin betiko onetsi eta argitaratzeko agintzen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Muetzen, 2019ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Pedro José Soto Eguren.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2000020