11. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

118/2019 FORU AGINDUA, abenduaren 20koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Miguel Ángel Arana Martínez jauna, Hezkuntza Departamentuko Inklusio Proiektuetarako Bulegoko burua, berak eskatu baitu.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren apartatuak xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal ditu erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Miguel Ángel Arana Martínez jauna, Hezkuntza Departamentuko Inklusio Proiektuetarako Bulegoko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu. Kargu-uzteak 2019ko abenduaren 31tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko abenduaren 20an.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

Iragarkiaren kodea: F1916794