11. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

Plan partziala, S.10 sektorea garatzeko.
Hasierako onespena

Cortesko Udaleko alkateak, Alkatetzaren abenduaren 16ko 515/2019 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Cortesko Udal Plan Orokorreko S.10 sektorea garatzeko plan partziala, Ultracongelados de Cortes SLUk sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluan ezarritakoaren arabera, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Plan partzialaren edukia osorik argitara ematearen ondorioetarako, Cortesko Udalaren egoitza elektronikoaren Gardentasun Atarian dago ikusgai, esteka honetan:

https://cortes.sedelectronica.es/transparency/0558346d-dea6-4e54-a5c0-358acfb7abac/

Argitara ematen da, adierazi ondorioak izan ditzan.

Cortesen, 2019ko abenduaren 19an.–Alkatea, Fernando Sierra Estoduto.

Iragarkiaren kodea: L1916308