11. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Udal Planeko aldaketa Constitucion kaleko 16an.
Behin betiko onespena

Corellako Udalak, 2019ko abenduaren 12an egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

Kontuan izanik aurtengo urriaren 17an egin osoko bilkuran hasiera batez onetsi zela Corellako Udal Planeko aldaketa puntuala, Constitución kaleko 16. zenbakiko jabe elkarteak 2019ko abuztuaren 16ko dataz sustatu duena eta helburu duena, hain zuzen, etxebizitzetako irisgarritasun baldintzak hobetzea igogailu bat jarriz. Igogailuak portxearen eta barruko plazaren zati bat hartuko du.

Kontuan izanik ezen, espedientea jendaurrean edukita hilabetez, iragarkia argitaratuz 2019ko 217. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 4an, Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Foru Komunitatean plazaratzen diren egunkarietan, inork ez duela alegaziorik egin.

Kontuan izanik,

1.–Arkitektoaren eta idazkariaren txostenak, espedientean daudenak.

2.–Hirigintza eta Industria Batzordeak aurtengo urriaren 21ean eginiko bilkuran emandako aldeko txostena, baldintza zuena inork alegaziorik ez aurkeztea.

Kontuan izanik Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatua.

ERABAKITZEN DA:

Lehena: Behin betiko onestea Constitución kaleko 16. zenbakiko jabe elkarteak 2019ko abuztuaren 16ko dataz Corellako Udal Planean sustatu duen aldaketa puntuala, helburu duena, hain zuzen, etxebizitzetako irisgarritasun baldintzak hobetzea, igogailu bat jarriz. Igogailuak portxearen eta barruko plazaren zati bat hartuko du.

Corellan, 2019ko abenduaren 17an.–Alkatea, Gorka Garcia Izal.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1916298