11. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Etxeak zaharberritzeko laguntzak arautzen dituen udal ordenantzako aldaketa. Behin betiko onespena

Burlatako Udalak, 2019ko irailaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Etxeak zaharberritzeko laguntzak arautzen dituen udal ordenantzako aldaketa (2019ko 208. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 21ean).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat jotzen da, eta ordenantzaren testu osoa argitaratzen, eraginkortasun juridikoa izan dezan.

Burlatan, 2019ko abenduaren 13an.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz.

ETXEAK ZAHARBERRITZEKO LAGUNTZAK ARAUTZEN DITUEN UDAL ORDENANTZA

1. artikulua. Xedea eta aplikazio-eremua.

Ordenantza honen xedea da Burlatako Udalak, udal-mugartean dauden eraikinak zaharberritzeko, bertako bizilagunentzat ezarritako laguntza ekonomikoak arautzea.

2. artikulua. Jarduketa babesgarriak.

Udalak babestuko dituen obrak etxebizitzetarako eraikinetan egiten diren jarduketa komunitarioei dagozkie; honelako jarduketak izanen dira:

2.1. Eraikinaren egitura egokitzea; hemen sartzen dira eraikinari eraikuntza aldetik behar diren segurtasun baldintzak emanen dizkioten obrak, bermatuko dituztenak egonkortasuna, sendotasuna eta erresistentzia.

2.2. Eraikinaren eginkizuna egokitzea; hemen sartzen dira honako hauei dagokienez behar bezalako baldintzak emanen dizkioten obrak: estalkia, fatxadak, instalazioak, sarbideak, inguratzaile termikoa eta eraginkortasun energetikoa.

3. artikulua. Baldintzak.

Laguntza eskatzen den egunerako, bete beharko dira indarreko foru araudian babespeko zaharberritzearen arloan zehazten diren determinazioak, eta, hala, dagokien kalifikazioa izanen dute.

4. artikulua. Laguntza ekonomikoak.

Banakako dirulaguntzak izanen dira; laguntzaren portzentajea aplikatuko zaio Nafarroako Gobernuaren babespeko zaharberritzearen kalifikazioan aitortutako aurrekontu diruz lagungarriaren parte-hartzeari. Laguntza %10ekoa izanen da eskatzailearen familia edo bizikidetza unitatearen diru-sarrerak erreferentziako indize ekonomikotik beherakoak direnean, eta, gehienez, 2.000 eurokoa. Edo, bestela, aurrekontuaren %5ekoa, diru-sarrerak indize horren 1etik 1,7ra bitartekoak direnean, eta gehienez 1.000 eurokoa.

5. artikulua. Laguntzaren onuraduna.

Etxebizitzaren titularra, ohiko erabiltzailea edo bertan erroldatutakoa izanen da laguntzaren onuraduna, baldin eta, eskatzen diren baldintzak beteta, eskaera egiten badu Nafarroako Gobernuaren babespeko zaharberritzearen behin-behineko kalifikazioaren egunera arte. Horretarako, beharrezko egiaztagiri guztiak aurkeztuko ditu, bere erkidegoaren ordezkariaren bidez.

6. artikulua. Laguntzaren prozedura eta ordainketa.

6.1. Laguntza hasiera batean onartzeko, udal espedientean egon beharko da Nafarroako Gobernuaren babespeko zaharberritzearen behin-behineko kalifikazio zedularen kopia, eta, orobat, udal zerbitzuak edo horren pareko eskudunak aldez aurretik emandako txostena.

6.2. Babespeko obrak behar bezala bukatu ondoan emanen da laguntza ekonomikoa, eta horretarako udal espedientean egon beharko dira bai Nafarroako Gobernuaren babespeko zaharberritzearen behin betiko kalifikazio zedularen kopia, bai udal zerbitzuak edo horren pareko eskudunak bukaeran emandako txostena. Dena ongi egin bada, laguntza osoa (eraikin berean onartutako banakako laguntzen batura) erkidego sustatzaileak emandako kontu zenbakian sartuko da, eta haren esku geratuko da dagokion banaketa egitea.

Iragarkiaren kodea: L1916000