11. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Aurrekontuko 6/2019 aldaketa. Hasierako onespena

Berriozarko Udalak, 2019ko abenduaren 18an, asteazkenarekin, egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 6/2019 aldaketa 2019ko aurrekontu orokor eta bakarrean. (Kreditu-gehigarria honetarako: poliziaren ordainsariak, enplegu plana, montepioa eta oinarrizko gizarte zerbitzuen mankomunitatea).

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz (foru dekretu horrek garatzen du Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Berriozarren, 2019ko abenduaren 19an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L1916346