11. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

2020rako lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Barasoaingo Udalak, 2019ko azaroaren 23an egin osoko bilkuran, aho batez onetsi zituen Barasoaingo Udalaren zerbitzuko langileen 2020ko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa. Horretarako, honako arau hauei jarraiki zitzaien: 117/2019 Ebazpena, maiatzaren 10ekoa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2020ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena, eta Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2020ko tokian tokiko jaiegunak ezartzen dituen proposamena.

Horrenbestez, Udalaren zerbitzuko langileen 2020. urteko aste barreneko jaiegunak hauek dira:

–Urtarrilaren 1a, asteazkena: Urteberri.

–Urtarrilaren 6a, astelehena: Jaunaren Agerkundearen festa (Errege eguna).

–Martxoaren 19a, osteguna: San Jose eguna.

–Apirilaren 9a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 10a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 13a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a, ostirala: Langileen Eguna.

–Abuztuaren 24a, astelehena: herriko zaindaria, San Bartolome.

–Urriaren 12a, astelehena: Pilareko Andre Maria.

–Abenduaren 3a, osteguna: San Frantzisko Xabierkoa (Nafarroaren eguna).

–Abenduaren 7a, astelehena: Konstituzioaren Egunaren biharamuna.

–Abenduaren 3a, asteartea: Ama Birjina Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a, ostirala: Eguberri eguna.

Epeak kontatzeko, 2020ko larunbat eta igande guztiak egun baliogabe deklaratzen dira, baita goian aipatu egunak ere.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Barasoainen, 2019ko abenduaren 17an.–Alkate udalburua, Rita Roldán Murillo.

Iragarkiaren kodea: L1916202