11. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Eultza sektoreko UE-1 eta UE-2 exekuzio unitateak urbanizatzeko proiektuaren behin betiko onespena

Barañaingo Udalaren Gobernu Batzarrak, 2019ko maiatzaren 24ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Eultza sektoreko UE-1 eta UE-2 exekuzio unitateak urbanizatzeko proiektua.

Iragarkia 2019ko 125. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 28an, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udalaren iragarki-taulan ediktua eta Nafarroan argitaratutako egunkarietan iragarkia jarrita.

Barañaingo Udalaren Gobernu Batzarrak, 2019ko abenduaren 9an egindako bilkuran, honako ERABAKI hau hartu zuen:

Lehenengoa.–Behin betiko onestea Eultza sektoreko UE-1 eta UE-2 exekuzio unitateak urbanizatzeko proiektua, Francisco José Portillo Ruiz jaunak aurkeztua, arestian aipaturiko exekuzio unitateen konpentsazio batzordeen izenean eta horiek ordezkatuz, 2019ko azaroaren 26ko Txosten Teknikoan eta 2019ko abenduaren 9ko Txosten Juridikoan azaldutako arrazoiak direla eta.

Urbanizazio obren exekuzioan honako zehaztapen hauek bete beharko dira:

–Urbanizazioa etapaka garatzen ahalko da Urbanizazio Proiektuaren eranskinen parte den dokumentu espezifikoari jarraikiz.

Obrei hasiera eman aurretik, eta gutxienez hilabeteko aurretiaz, Udalari helarazi beharko zaio aurreikuspenen arabera une bakoitzean zer etapa garatuko diren, erabakitze aldera dagozkion zer berme eskatu eta zer baldintza tekniko ezarri behar diren.

Halaber, urbanizazioa eta eraikuntza aldi berean exekutatu nahi badira, helarazi egin beharko da, dagozkion baldintzak finka daitezen (nola baldintza teknikoak –bermeak– hala teknikoak).

–Urbanizazioa exekutatzeko, eta Udalari dagokionez, kontuan izan beharko dira honako adierazpen hauek:

  • Obra hasieraren komunikazioarekin batera, zolaketa planoak ere aurkeztu beharko dira, gutxienez, 1/500 eskalan; plano horietan behar bezala bildu beharko dira proiektuaren hustubideen grafikoak, baita dagozkion ubideenak ere.
  • Urbanizazioaren akabera elementu guztien laginak aurkeztu beharko dira, Udalak oniritzia eman dezan.
  • Udalak urbanizazio lanen jarraipena eginen du, udal zerbitzu teknikoek aukera izan dezaten obra bisitaldietara joateko, lanen exekuzioa gainbegiratze aldera; izan ere, Udalak urbanizazioa jaso beharko du.

Gainera, ziurtagiriak ere kontrolatu eginen dira, obren bilakaera gainbegiratzeko eta behar bezalako bilakaera izaten ari direla berresteko soil-soilik.

  • Urbanizazio obren garapen etapen arabera, partzialki hartzen ahalko dira, baldin eta horretarako ezarritako zehaztapenak betetzen badira.

–Urbanizazioa exekutatzeko, eta Iruñerriko Mankomunitateari dagokionez, 2019ko azaroaren 21eko txostenean ezarritako zehaztapenak bete beharko dira. Txosten hori 2019ko azaroaren 22an jaso zuen Udalak, 8.672 erregistro zenbakiarekin.

Txosten horrek lau orrialde ditu, eta txosten honen 1. eranskin gisa erantsi da,

–Urbanizazioa exekutatzeko, eta Iberdrola Distribución Eléctrica konpainiari dagokionez, 2019ko azaroaren 21eko txostenean ezarritako zehaztapenak bete beharko dira; txosten hori 2019ko azaroaren 25ean jaso zuen Udalak, 8.702 erregistro zenbakiarekin. Txosten horrek orrialde bat du, eta txosten honen 2. eranskin gisa erantsi da,

–Denbora oro, obra ibilgailuak udalerrira sartzeari eta oinezkoen eta ibilgailuen segurtasunarekin lotutako beste edozer alderdiri dagokionez Udaltzaingoak xedatutakoari jarraituko zaio.

–Jarduketa esparrutik kanpo egin beharreko jarduketak –adibidez, sareetarako konexioak exekutatzea edo sareak indartzea– berariaz jakinarazi beharko zaizkio Udalari aldez aurretik, Udalak zehaztu dezan izapideren bat egin behar ote den (zanga irekitzeko lizentzia, bide publikoaren okupazioa, eta abar).

–Obrak erabat amaitu ondoren (urbanizazioa etapa bakar batean egiten den kasuan) edo etapa bakoitza erabat amaitu ondoren (aukera hori hautatzen den kasuan), Udalean aurkeztu beharko da obra amaierari buruzko dokumentazioa; honako hauek bilduko ditu dokumentazio horrek:

  • Obra zuzendaritzaren azken ziurtagiria, obrak Urbanizazio Proiektuari jarraikiz egin direla adierazita.
  • Urbanizazio obrari buruzko behin betiko planoak, dwg formatuan.
  • Obraren behin betiko likidazioa, kapitulu eta partiden arabera banakatua (dagozkien neurketekin batera) eta zuzendaritza eskudunak sinatua.
  • Obrarako baliatutako material guztien ziurtagiriak, bakoitzaren ezaugarriak, eskuliburuak, mantentzeko eta/edo kontserbatzeko jarraibideak eta abar barne hartuta.
  • Obran egindako entsegu guztien zerrenda eta horien emaitzak.
  • Konpainia hornitzaileek euren sareei dagokienez egindako lanen alde emandako txostena, batik bat, zuzkidurari, saneamenduari eta hornidura elektrikoari dagokienez.
  • Obran sortutako hondakinen kudeaketaren ziurtagiria eta egiaztagiriak, 23/2011 Foru Dekretuari jarraikiz.
  • Obraren elementu esanguratsuenen argazkiak, koloretan.

Halaber, Udal Zerbitzu Teknikoek ikuskaritza bisitaldia egin dezatela eskatu beharko da.

Bigarrena.–Erabaki hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea. Orobat, Nafarroako Foru Administrazioari igorri eginen zaio behin betiko onespenerako erabakiaren komunikazioa, baita hirigintza exekuzioaren instrumentuaren –behin betiko onartua eta Udalaren Idazkaritzak behar bezala izapidetua– ale baten kopia legeztatu bat eta izapidetutako espediente osoaren kopia bat ere, onespen horren egunetik zenbatzen hasi eta 10 eguneko gehieneko epean.

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkarazten ahal dela bide hauetako bat erabiliz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Tokiko Gobernu Batzarrean, behin betiko onespenerako erabakia argitaratzen denetik zenbatzen hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2019ko abenduaren 13an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L1915998