11. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Hiri jarduketarako plan berezia, IR-2. unitatean.
Hasierako onespena

Aiegiko Udalak, 2019ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi du IR-2 unitateari dagokion hiri jarduketarako plan berezia, Aiegiko Udalak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabete batez gutxienez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluan xedatua aplikatu beharrez.

Aiegin, 2019ko abenduaren 17an.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L1916357