11. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

1, 2, 3 eta 4/2019 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Aiegiko Udalak, 2019ko abenduaren 19an egin osoko bilkura arruntean, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez ezarritako quoruma zuela:

1.–Hasiera batez onestea 1., 2., 3. eta 4. aldaketak Aiegiko Udalaren 2019ko aurrekontu orokor eta bakarrean, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214. artikuluan ezarritakoarekin bat.

2.–Osoko Bilkurak aurrekontuan onetsitako aldaketak jendaurrean egonen dira, Udal Idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean paratu ondoren. Epe horretan herritar eta interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuarekin bat.

3.–Erreklamaziorik aurkezten bada, Osoko Bilkurak haiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsiko du. Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontuan egindako aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira, aurreko erabakian aipatu jendaurreko epea iragan ondoren.

Aiegin, 2019ko abenduaren 19an.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L1916355