2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARROITZ
Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 580. lurzatian. Hasierako onespena
Alkatetzaren 2019ko abenduaren 19ko Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen 1. poligonoko 580. lurzatiaren xehetasun-azterketa (Mendia, 23), Ismael Echarri Arrastiak sustaturik.
Espedientea, ikusgai baitago Idazkaritzan, jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Arroitzen, 2019ko abenduaren 19an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.
Iragarkiaren kodea: L1916349