11. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANARATXE

2020rako karga-tasak

Aranaratxeko Udalak, 2020ko abenduaren 17an egin osoko bilkuran, legez eskatzen den quoruma zuela, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12., 64. eta 132. artikuluetan ezarritakoarekin bat, erabaki zuen:

1. Onestea 2020ko ekitaldian aplikatu beharreko karga-tasa eta tasa hauek:

–Ondasun higiezinen gaineko zerga: %0,215.

–Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zerga: horiek gauzatzeko aurrekontuaren %2.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zergan, indize hau aplikatuko da: %1.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

a) Zerga oinarria zehazteko koefizienteak: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean finkatu diren gutxieneko koefizienteak aplikatuko dira, balio-gehikuntza sortzen den epearen arabera.

b) Kuota likidatzeko zerga-tasa: balio-gehikuntza sortzen den aldi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %8.

–Ura:

  • Kuota finkoa, kontagailu bakoitzeko: 24 euro/urtea.
  • Kontsumoa: 0,35 euro/metro kubikoa.

–Belarra:

  • Azienda xehea: 0,38 euro/burua.
  • Azienda larria: 2,49 euro/burua.

2. Erabaki honek indarra hartuko du 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatuarekin bat, ordenantza fiskalak aldatutzat jotzen dira erabaki honek ukitzen dituen heinean, eta 2020ko urtarrilaren 1etik aitzina hasiko dira aplikatzen.

3. Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluarekin bat, erabakia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta ediktuak paratzea Udalaren iragarki-taulan.

Aranaratxen, 2019ko abenduaren 18an.–Jarduneko alkatea, Marta Pérez de Albéniz Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1916288