11. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Hiri-jarduketarako plan berezia Amillaoko UC-11 unitatean.
Behin betiko onespena

Allingo Udalak, 2019ko abenduaren 18an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezia Amillaoko UC-11 unitatean, D.P.I Arbelin SL-k sustatua. Haren helburua da unitate hori kentzea eta Amillaoko UC-9 unitatean sartzea. Modu horretan, Amillaoko AR-2 banaketa-eremuko UE-1 unitatea garatzeko jatorrizko proiektuaren determinazioak berreskuratuko dira.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoa aplikatzeko, argitara ematen da behin betiko onetsitako aldaketaren testu arauemailea.

Amillaon, 2020ko urtarrilaren 2an.–Alkate udalburua, Eduardo Martinicorena Mortal.

ARAUDIA

Aprobetxamendu parametroak UC-9 unitatean jasotzen dira, Udal Plan Orokorreko isolatutako familia bakarreko etxebizitzetarako.

Iragarkiaren kodea: L2000051