108. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

131/2020 EBAZPENA, maiatzaren 12koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Hezkuntzako zuzendari nagusiaren otsailaren 17ko 40/2020 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen haren bidez arautu zen funts publikoak jasotzen dituzten Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeetan 2020-2021 ikasturtean haurrak onartzeko prozedura.

COVID-19aren bilakaerak sortutako egoeraren ondorioz zenbait neurri berezi ezarri behar izan dira. Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuan araututa daude neurri horiek (errege dekretu horrek alarma egoera deklaratzen du COVID-19ak eragindako osasun krisiko egoera kudeatzeko xedez).

Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren 1. apartatuan xedatutakoaren arabera, sektore publikoko prozedurak tramitatzeko epeak eten eta mugaegunak bertan behera utzi dira (errege dekretu horrek alarma egoera deklaratzen du COVID-19ak eragindako osasun krisiko egoera kudeatzeko xedez).

Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 13ko 26/2020 Foru Aginduak, zeinaren bidez hezkuntzaren esparruan neurriak hartu baitziren koronabirusaren (COVID-19) egoeraren eta bilakaeraren ondorioz, honako hau xedatzen du 3. puntuan (Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 15eko 27/2020 Foru Aginduak aldatu zuen puntu hori): “COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko alarma egoera deklaratzen duen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, bertan behera gelditzen eta eten egiten dira Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe, ziklo, gradu, ikasturte eta irakaskuntza maila guztietako ikasleen aurreinskripzio- eta matrikulazio-epe guztiak”.

Nolanahi ere, hirugarren xedapen gehigarri horren 4. apartatuan beste hau xedatzen da: “sektore publikoko entitateek ahalmena izanen dute alarma egoera justifikatzen duten egitateei zuzen-zuzenean lotutako egoerei buruzko prozedura administratiboei jarraipena emateko, behar bezala arrazoituta, baita, interes orokorra babesteko edo zerbitzuen oinarrizko funtzionamenduari begira, ezinbestekoak diren prozedurei ere”.

Hezkuntza Departamentuak funtsezkotzat jotzen du, interes orokorra babeste aldera eta hezkuntza zerbitzu publikoak funtzionatzeko asmoz, epe eta data berriak ezartzea funts publikoak jasotzen dituzten Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeetan 2020-2021 ikasturtean haurrak onartzeko prozedura arautzeko, horrek bidea emanen baitu jardueraren hasiera antolatzeko eta bideratzeko, eta ikastetxe horiek oinarrizko funtzionamendua izateko 2020-2021 ikasturtearen hasieran.

Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena eman du otsailaren 17ko 40/2020 Ebazpena aldatzeari buruz. Ebazpen hori Hezkuntzako zuzendari nagusiak eman zuen, eta haren bidez arautzen da funts publikoak jasotzen dituzten Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeetan 2020-2021 ikasturtean haurrak onartzeko prozedura.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Otsailaren 17ko 40/2020 Ebazpenaren 1. puntuko 2. g) apartatua aldatzea. Ebazpen hori Hezkuntzako zuzendari nagusiak eman zuen, eta haren bidez arautzen da funts publikoak jasotzen dituzten Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeetan 2020-2021 ikasturtean haurrak onartzeko prozedura. Apartatua honela idatzita gelditzen da:

“g) Behin-behineko plangintzaren lehenbiziko plantilla Hezkuntza Departamentura igortzea 2020ko ekainaren 19a baino lehen, aurreinskripzioari buruzko datuekin; behin-behineko plangintzaren bigarren plantilla, matrikulako datuekin, 2020ko abuztuaren 7a baino lehen; eta behin betiko plantilla, ikasturteko lehen astean beteta dauden ikaspostuen kopuruari buruzko datuekin, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak eskola horretarako onetsitako egutegiaren arabera”.

2. Otsailaren 17ko 40/2020 Ebazpenaren 1. puntuko 4.2 apartatuko lehen paragrafoa aldatzea. Ebazpen hori Hezkuntzako zuzendari nagusiak eman zuen, eta haren bidez arautzen da funts publikoak jasotzen dituzten Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeetan 2020-2021 ikasturtean haurrak onartzeko prozedura. Paragrafoa honela idatzita gelditzen da:

“Eskabideak ikastetxean edo entitate titularrean jaso eta aurkezten ahalko dira, 2020ko maiatzaren 25etik ekainaren 5era arte, biak barne. Entitate titularraren ikastetxe bat baino gehiago egonez gero, edo ordutegi edo hizkuntza eredu bat baino gehiago izanez gero, eskatzaileek lehentasun ordena adierazi beharko dute”.

3. Otsailaren 17ko 40/2020 Ebazpenaren 1. puntuko 4.4.3, 4.4.4 eta 4.4.5 apartatuak aldatzea. Ebazpen hori Hezkuntzako zuzendari nagusiak eman zuen, eta haren bidez arautzen da funts publikoak jasotzen dituzten Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeetan 2020-2021 ikasturtean haurrak onartzeko prozedura. Apartatuak honela idatzita gelditzen dira:

“4.4.3. Onartuen behin-behineko zerrenda eta behin-behineko itxaron zerrenda ikastetxearen eta entitate titularraren iragarki taulan jarriko dira 2020ko uztailaren 1ean, ebazpen honetan ezarritako baremoa aplikatu ondoren lortutako puntuazioaren hurrenkerari zorrotz jarraikiz.

4.4.4. Erreklamazioak ikastetxearen titular den entitatean aurkeztuko dira, hautapen batzordeari zuzenduta, eta azalduko da zergatik eskatzen den behin-behineko zerrendan agertutako puntuazioa berrikusteko. Aurkezteko epea 2020ko uztailaren 1ean hasiko da, eta uztailaren 6an bukatuko, biak barne. Onartzeko baremoan puntuazioa ematen duten agirietako akatsak ez dira inola ere zuzenduko.

4.4.5. Onartuen behin betiko zerrenda eta behin betiko itxaron zerrenda 2020ko uztailaren 17an argitaratuko dira ikastetxearen eta entitate titularraren iragarki tauletan, lortutako puntuazioaren hurrenkerari zorrotz jarraikiz”.

4. Otsailaren 17ko 40/2020 Ebazpenaren 1. puntuko 4.5.1 apartatua aldatzea. Ebazpen hori Hezkuntzako zuzendari nagusiak eman zuen, eta haren bidez arautzen da funts publikoak jasotzen dituzten Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeetan 2020-2021 ikasturtean haurrak onartzeko prozedura. Apartatua honela idatzita gelditzen da:

“4.5.1. Matrikulak entitate titularrak finkatzen duen tokian eginen dira 2020ko uztailaren 17tik 24ra bitarte, biak barne”.

5. Otsailaren 17ko 40/2020 Ebazpenaren 1. puntuko 4.5.5 d) apartatuaren bigarren paragrafoa aldatzea. Ebazpen hori Hezkuntzako zuzendari nagusiak eman zuen, eta haren bidez arautzen da funts publikoak jasotzen dituzten Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeetan 2020-2021 ikasturtean haurrak onartzeko prozedura. Paragrafoa honela idatzita gelditzen da:

“Agiri hori aurkezteko azken eguna 2020ko uztailaren 24ra arte atzeratzen ahalko da”.

6. Otsailaren 17ko 40/2020 Ebazpenaren 1. puntuko 6. puntua ezabatzea (“Epeak egokitzea” izenekoa). Ebazpen hori Hezkuntzako zuzendari nagusiak eman zuen, eta haren bidez arautzen da funts publikoak jasotzen dituzten Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeetan 2020-2021 ikasturtean haurrak onartzeko prozedura.

7. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, alarma egoeraren deklarazioa bukatu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.

8. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzako Familien Atalera, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federaziora eta 0-3 urteko Zikloaren eta Landa Eskolen Atalera.

9. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2020ko maiatzaren 12an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

Iragarkiaren kodea: F2004918