108. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Xehetasun-azterketa, Iruñeko katastroko 7. poligonoko
1378. lurzatian (U.I. X-Landaben unitatea). Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2020ko maiatzaren 11n, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 11-MAY-20 (5/US).

Ikusirik Iruñeko katastroko 7. poligonoko 1378. lurzatian, Iñaki Alegría Dallo ordezkatuz, Hevia Chávarri y Asociados SLk egin xehetasun-azterketaren agiria, 2020ko martxoaren 12koa, bai eta Iñaki Alegría Dallok aurkeztu baimena ere, Hevia Chávarri y Asociados SLri ordezkaritza ematekoa eta 2020ko martxoaren 10ekoa, eta bat etorriz Hirigintzako Gerentziako arkitektoaren txostenarekin eta Aholkularitza Juridikoko zuzendariaren txostenarekin, biak ala biak 2020ko martxoaren 13koak,

ERABAKITZEN DA:

1. Hasiera batez onestea Iruñeko katastroko 7. poligonoko 1378. lurzatiaren xehetasun-azterketa, zeina Hevia Chávarri y Asociados SLk aurkeztu baitzuen izapidetu zedin, bai hirigintzako aprobetxamendua bai indarreko planeamenduak baimendutako bolumetria berrantolatzeko xedez.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; orobat, hemengo egunkarietan eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea.

3. Erabaki hau jakinaraztea Iruñerriko Mankomunitateari, Iñaki Alegría Dallori eta Hevia Chávarri y Asociados SLri.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, jendaurreko epea hasiko da alarma egoera bukatu ondoko biharamunean, bat etorriz martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren 1. puntuan ezarritakoarekin; errege dekretu horrek COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko alarma egoera deklaratu zuen.

Iruñean, 2020ko maiatzaren 12an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2004931