108. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

METAUTEN

Xehetasun-azterketa, Ollobarrengo 51. lurzatian.
Hasierako onespena

Metautengo Barrutiko Udaleko jarduneko alkate Cristina Zudaire Landak, 2020ko maiatzaren 14ko 21. Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa, Ollobarrengo 51. lurzatian. Horren xedea da eraikinaren gehieneko lerrokadura aurreratzea kalerantz, lurzatiaren aurrealdean den ikuztegiaren goieneko alderaino. Azterketa hori Francés jaun teknikariak idatzi du eta Fermín Oses Echavarrik sustatu.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta egunkari zabalduenetan iragarkia jarrita, eta, halaber, ukitutako jabeei jakinaraziko zaie; epe horretan, nahi duenak aztertzeko modua izanen du, baita egokiak iruditzen zaizkion alegazio edo oharrak aurkezteko ere.

Aurrekoa gorabehera, ulertu behar da hogei eguneko epe hori hasiko dela martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak ezarritako administrazio epeen etetea bukatu eta biharamunetik hasita; errege dekretu horrek alarma egoera deklaratu zuen, COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko.

Metautenen, 2020ko maiatzaren 15ean.–Jarduneko alkatea, Cristina Zudaire Landa.

Iragarkiaren kodea: L2004982