108. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena AR-4 eremuko S-3 sektoreko 6. poligonoko 1685. lurzatian. Jendaurrean jartzea

Mendabiako Udaleko alkate udalburuak, 2020ko maiatzaren 6an emandako ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri zuen Mendabiako Udalaren eta Estibaliz Fernández Suberviolaren arteko hirigintza-hitzarmenaren proposamena, kudea daitezen katastroko 6. poligonoko 1685. lurzatia AR-4 eremuko S-3 sektorekoa izateak dakartzan hirigintza betebeharrak.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik edo COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko alarma egoera deklaratu zuen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak ezarritako epeen etetea kentzen denetik, geroago gertatzen bada, azter dadin eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25.5 artikuluan ezarritakoari jarraituz; legegintzako foru dekretu horren bidez onesten da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina. Alegaziorik aurkezten ez bada, hitzarmena alkate udalburuaren ebazpen bidez onesten ahalko da, bat etorriz Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.j) artikuluarekin.

Aditzera ematen da, betetzeko Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan xedatutakoa, eta erabiliz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.r) artikuluak Alkatetzari ematen dizkion eskumena.

Mendabian, 2020ko maiatzaren 7an.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2004861