108. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Xehetasun-azterketa, 12. poligonoko 647. lurzatian. Hasierako onespena

Lekunberriko Udalak, Alkatetzaren 2020ko maiatzaren 7ko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zuen Errotaldea kaleko 34ko lurzatian portxea egiteko xehetasun-azterketa (Lekunberriko katastroko 12. poligonoko 674. lurzatia), Rafael Zubiriak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (foru dekretu horren bidez Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onetsi zen).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Lekunberrin, 2020ko maiatzaren 13an.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

Iragarkiaren kodea: L2004920