108. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Aldaketa, etxeko ur hornidurako 2020ko tasetan.
Hasierako onespena

Lekunberriko Udalak, 2020ko apirilaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa etxeko ur hornidurako 2020ko tasetan, 41,01 metro kubiko baino gehiagoko egungo tasa kendu eta beheko tartearekin parekatzeko.

Erabakia jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta hurrengoetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta hurrengoetan xedatuarekin.

Erreklamaziorik ez bada, aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onetsitzat joko dira, jendaurreko epea bukatutakoan.

Lekunberrin, 2020ko maiatzaren 8an.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

Iragarkiaren kodea: L2004835