108. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

2/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Alkatetzak 2020ko maiatzaren 2an eman ebazpen baten bidez, aparteko kreditua onetsi zen 231 gastu-politikako partida ekonomikoetan, Udal honen aurrekontu arruntaren barnean.

Arlo sozialean eta ekonomikoan COVID-19ari aurre egiteko premiazko neurri osagarriak onesten dituen martxoaren 31ko 11/2020 Errege Lege-dekretuaren 20. artikuluak (martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege-dekretuaren 3. artikulua toki entitateei aplikatzea), honako hau ezartzen du bigarren apartatuan: “2. Superabita 23 gastu-politikari aplikatzeko martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege-dekretuaren 1. artikuluan arautzen den moduan, aparteko kredituaren bidezko aurrekontu-aldaketa –kreditu-gaikuntzarako edo kreditu-gehigarrirako– toki korporazioko buruaren dekretuz edo ebazpenez izapidetuko da, eta ez zaizkio aplikatzekoak izanen erreklamazioari eta publizitateari buruz Toki Ogasunei buruzko Legearen testu bateginaren 169. artikuluan jasotzen diren arauak (martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege-dekretuaren bidez onetsitako testua).

Dekretu edo ebazpen horiek egiten den hurrengo osoko bilkuran baliozkotuko dira; horretarako, gehiengo soilaren aldeko botoak beharko dituzte, eta gero dagokien aldizkari ofizialean argitaratu beharko dira. Gesalazko Udalak, 2020ko maiatzaren 4an egin osoko bilkuran, aho batez baliozkotu zuen aldaketa.

Ebazpen edo erabaki honen kontra zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, berau jakinarazi eta biharamunetik hasita; bestela, aldez aurretik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke, berau hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.

Gesalatzen, 2020ko maiatzaren 4an.–Alkatea, Pedro José Soto Eguren.

Iragarkiaren kodea: L2004966