108. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Xehetasun-azterketa, Hirigintzako Udal Planeko APA 1eko
M6-B etxe-sailean. Hasierako onespena

Lizarrako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2020ko apirilaren 30eko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa Hirigintzako Udal Planeko APA 1eko M6-B etxe-sailean (Azantzako haitzak kalea), baina 2138. eta 2139. lursailen tipologia bakarrik aldatuz. Francisco Javier Etayo Arbizu eta Arantxa Urroz Oyarzabal dira sustatzaileak.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan xedatuarekin.

Lizarran, 2020ko maiatzaren 11n.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2004984