108. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURGI

Aldaketa, baso-lurzoru urbanizaezinaren babes araubidean. Hasierako onespena. Udal Planeko hirigintza arauen 36. artikulua

2020ko otsailaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zen aldaketa egituratzaile puntuala egitea Udal Planean, Burgiko Udalak sustatua, lurzoru kategoria proposamenaren arabera aldatzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan nahiz Udal honen egoitza elektronikoan ere emanen da argitara; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Aipatu epean, espedientea ikusgai egonen da Udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan, jendea hartzeko orduetan, eta bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira.

Burgin, 2020ko maiatzaren 12an.–Alkatea, Elena Calvo Petroch.

Iragarkiaren kodea: L2004915