108. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZUELO

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibilak egiteko

Azueloko Udaleko alkateak, apirilaren 30eko 7/2020 Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki zuen:

Lehena.–Azueloko Udaleko zinegotzi guztien esku uztea Udal honetan ezkontza zibilak egiteko eskumena, ezkontideek hala eskatzen dutenean.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, hala xedatzen baita Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. artikuluan.

Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, eta Udalbatzari ebazpenaren berri ematea, egiten den hurrengo osoko bilkura arruntean.

Azuelon, 2020ko maiatzaren 5ean.–Alkate udalburua, Roberto Crespo Morentin.

Iragarkiaren kodea: L2004828