101. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1069/2020 EBAZPENA, apirilaren 27koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Rosa Alemán Garayoa andrea, Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoko Laguntza Teknikoaren Unitate Administratiboko burua, kargutik kentzen duena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urtarrilaren 15ean emandako 105/2018 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako atal, bulego eta unitate parekatuetako burutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2018ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 6koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak maiatzaren 8an emandako 1273/2019 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario Rosa Alemán Garayoa andrea orduko Nafarroako Zerga Ogasuna Erakunde Autonomoko Laguntza Teknikoaren Unitate Administratiboko buru izendatu zuten sei urterako; lanpostu hori 7022 zenbakiarekin identifikatua dago plantilla organikoan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 26ko 558/2020 Ebazpenaren bidez, Rosa Alemán Garayoa andrea zerbitzu berezien administrazio egoeran zegoela deklaratu zen, ogasuneko teknikari gisa prestakuntza eta hobekuntza jasotzeko, Nafarroako Gobernuan, Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoan, 2020ko otsailaren 26tik 2021eko otsailaren 25era; hortaz, 2020ko otsailaren 25a izan zen lehen aipatutako unitate administratiboko burutzan eman zuen azken eguna.

Aipatu deialdiko 15.5 puntuak ezartzen du merezimendu-lehiaketaren bidez lortutako burutza baten titularrak lanpostu horretan aritzeari utziko diola zerbitzu berezien egoeran deklaratuz gero, horrela xedatua baitago Nafarroako Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren 19.6 artikuluko f) letran.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Kargutik kentzea Rosa Alemán Garayoa andrea, Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoko Laguntza Teknikoaren Unitate Administratiboko burua (lanpostu hori 7022 zenbakiarekin identifikatua dago plantilla organikoan). Burutza hori merezimendu lehiaketaren bidez eskuratu zuen, eta bertan aritu zen azken eguna 2020ko otsailaren 25a izan zen.

2. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Foru Ogasuneko Administrazio Atalera eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzura eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, aditzera emanez ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko apirilaren 27an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2004711