101. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

2020ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Udalak, 2020ko maiatzaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen plantilla organikoa, ordainsari osagarriak eta langileen zerrendak. Jendaurrean egonen dira Idazkaritzan hogei egun baliodunean, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita (kontuan hartuta alarma-egoerak epeetan dakarren etetea) bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Jendaurreko epea inork erreklamaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, behin betiko onetsita geldituko da espedientea.

Lodosan, 2020ko maiatzaren 8an.–Alkate udalburua, Pablo Azcona Molinet.

Iragarkiaren kodea: L2004844