85. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

2019ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2019ko martxoaren 5ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2019ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko urte bereko oinarriak, bertan biltzen baitira Barañaingo Udalarena berarena, Luis Morondo Musika Eskolarena eta Lagunak Udal Zerbitzuarena.

Iragarkia 2019ko 55. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 21ean, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udaleko iragarki-taulan ediktua argitaratuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan horretarako ezarritako hamabost egun balioduneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, behin betiko onetsitzat jo dira Barañaingo Udalaren 2019. urteko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak, aipatu legezko araudian xedatuari jarraikiz. Beraz, bidezko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean hura argitaratzea, kapituluz kapitulu laburturik.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 8.716.300,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak:
5.792.500,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 1.500,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.280.600,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 527.700,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 0,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 102.200,00 euro.

Guztira: 16.420.800,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 4.116.000,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 190.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 3.848.200,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 8.129.300,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 127.300,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsioak besterentzea: 0,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 10.000,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0 euro.

Guztira 16.420.800 euro

Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten ezen behin betiko onetsitako aurrekontuaren kontra honako hauek para daitezkeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabete bateko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Barañainen, 2019ko apirilaren 11n.–Alkate udalburua, Oihane Indakoetxea Barbería.

Iragarkiaren kodea: L1905247