82. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

357/2019 EBAZPENA, apirilaren 4koa, Osasuneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Osasun Departamentuak ikerketa proiektuak sustatzeko dirulaguntzen 2019ko deialdia. DDBN identifikazioa: 449754.

Osasun Departamentuak beharrezkotzat jotzen du Nafarroan osasun zientzietako ikerketa sustatzea, zenbait legek ezarritakoarekin bat (Zientzia eta Teknologiari buruzko ekainaren 27ko 15/2018 Foru Legea, Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legea, Osasun Sistema Nazionalaren Kohesioari eta Kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legea eta Ikerketa Biomedikoari buruzko uztailaren 3ko 14/2007 Legea), eta, orobat, Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legearen hamargarren tituluan, “Osasunaren irakaskuntza eta ikerketa” izenekoan, aurreikusitakoa betetzeko. Era berean, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Ikerketa Sustatzeko Programaren helburua da ikerketa eraginkortasunez txertatzea osasun zerbitzuen agendan eta lan kolektiboan. Programa hori abuztuaren 22ko 87/2014 Foru Aginduaren bidez onetsi zen.

Bestalde, Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren S3 Estrategian ezarritako lehentasunezko arloen artean osasuna ageri da, osasun arloko ekosistema berritzailearen zientzia sustatzea helburu, ezagutza zientifikoa sortzea, aintzat hartzea eta aplikatzea bultzatuz.

Europar Batasunaren Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) ezarritako inbertsio-lehentasunek ere gizartearen helburu handietara bideraturiko ezagutza zientifikoa sustatu eta sortu beharra aurreikusten dute. Helburu horietako bat, osasuna, aldaketa demografikoa, zahartzea eta ongizatea da, Zientzia eta Teknologia eta Berrikuntza arloetarako Espainiako 2013-2020 Estrategian ezarritakoari jarraikiz. Horrekin bat, Nafarroako EGEF 2014-2020 Programa Eragileak honako hau jasotzen du bere 1.2.3 helburu espezifikoan: Laguntzea I+G+b estrategia garatzen Nafarroako osasunaren arloan.

Horiek horrela, ebazpen honen helburua da 2019. urtean ikerketa proiektuak sustatzea osasunean zein Nafarroako Osasun Sisteman eraginik eta oihartzunik handiena duten arloetan, zentro eta jakintza-arlo ezberdinetako profesionalen arteko lankidetza sustatzeko. Diziplina biomedikoen eta soziosanitarioen eta osasun zientzien arloko proiektuak urte anitzekoak izaten ahalko dira.

Osasun Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen abuztuaren 28ko 132/2015 Foru Dekretuaren bidez, Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuaren esku utzi zen Osasun Departamentuaren finantzaketaren bitartez egiten den ikerketa biomedikoaren deialdiaren kudeaketa.

Azaldutakoaz baliatuta, ikusirik Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendariak emandako txostena eta Ogasun Departamentuko Kontu-hartzailetza Delegatuaren adostasuna, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1 d) artikuluak emandako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Osasun Departamentuak ikerketa proiektuak sustatzeko dirulaguntzen 2019ko deialdia, ebazpen honen I., II., III. eta IV. eranskinetan ezarritako oinarriek arautuko dutena.

2. Deialdi hau finantzatzeko, guztira, 1.170.000 euroko gastua baimentzea, honela banatuta:

A modalitatea.–700.000 euro Nafarroako sare publikoko osasun zentroei, Nafarroan kokaturiko unibertsitateei edo irabazi-asmorik gabeko Nafarroako beste erakunde publiko edo pribatu batzuei atxikitako ikertzaileek edo ikertzaile nagusiek gidatutako osasun zientzietako ikerketa proiektuetarako. Modalitate honetara 315.000 euro bideratuko dira 2019an, 245.000 euro 2020an, eta 140.000 euro 2021ean.

B modalitatea.–310.000 euro Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren menpeko zentroetako ikertzaileek gidatutako osasun zientzietako ikerketa proiektuetarako. Modalitate honetara 97.000 euro bideratuko dira 2019an, 126.000 euro 2020an, eta 87.000 euro 2021ean.

C modalitatea.–80.000 euro Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren menpeko zentroetako erizainek edo gizarte langileek gidatutako osasun zientzietako ikerketa proiektuetarako. Modalitate honetara 30.000 euro bideratuko dira 2019an, 30.000 euro 2020an, eta 20.000 euro 2021ean.

D modalitatea.–80.000 euro Nafarroako Oinarrizko Osasun Laguntzako taldeetako langileek gidatutako osasun zientzietako ikerketa proiektuetarako, baldin eta ikerlarien %50 gutxienez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzako zentroetakoak/taldeetakoak badira. Modalitate honetara 30.000 euro bideratuko dira 2019an, 30.000 euro 2020an, eta 20.000 euro 2021ean.

2.1. A modalitaterako.

• 315.000 euro 2019ko ekitaldiko Nafarroako Aurrekontu Orokorren “Osasun zientzietako ikerketa proiektuak” izeneko 512002 51350 7819 465102 partidaren kargura egotziko dira (E-16/000129-01 PEP elementua, “EGEF 2014-2020, Osasun arloko ikerk. eta esper.”).

• 245.000 euro, 2020. urteko aurrekontu ekitaldiari dagokion partidaren kargura.

• 140.000 euro, 2021. urteko aurrekontu ekitaldiari dagokion partidaren kargura.

2.2. B, C eta D modalitateetarako.

• 157.000 euro 2019ko ekitaldiko Nafarroako Aurrekontu Orokorren “Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren ikerketa proiektuak” izeneko 512002 51350 7459 465100 partidaren kargura egotziko dira (E-16/000129-01 PEP elementua, “EGEF 2014-2020, Osasun arloko ikerk. eta esper.”).

• 186.000 euro, 2020. urteko aurrekontu ekitaldiari dagokion partidaren kargura.

• 127.000 euro, 2021. urteko aurrekontu ekitaldiari dagokion partidaren kargura.

Hiru aurrekontu-ekitaldi horietan, urte bakoitzeko gastuen aurrekontuan kreditua nahikoa eta egokia izatearen menpe egonen da aurreikusitako zuzkidura hori aplikatzea.

Halaber, 2019ko, 2020ko edo 2021eko ekitaldietan partida horietako edozeinetan diru erabilgarri gehiago izanez gero, deialdi honetan hasieran aurreikusitakoari gehitzen ahalko zaio.

3. Ebazpen hau igortzea Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzura, Ogasun Departamentuko kontu-hartzailetza delegatuari eta Osasun Departamentuko Kontabilitate Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau eta dagokion eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta nafarroa.eus atariaren tramiteen katalogoan argitaratzeko agintzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2019ko apirilaren 4an.–Osasuneko zuzendari nagusia, Luis Gabilondo Pujol.

I. ERANSKINA

Oinarri arautzaileak, Osasun Departamentuak ikerketa proiektuak sustatzeko dirulaguntzen 2019ko deialdiarenak

1. Xedea eta helburu publikoa.

Deialdi honen xedea da ikerketa proiektuak sustatzea osasun zientzien arloan, biztanleriaren osasuna hobetzen laguntzeko. Sustatuko diren ikerketa proiektuetan ikerketa klinikoaren, osasun publikoaren edo osasun zerbitzuen eta zerbitzu soziosanitarioen inguruko arloak landu beharko dira. Osasuna hobetzera edo ikerketa biomedikoko prozesuak eta teknologiak hobetzera ere bideratzen ahalko dira.

Deialdi honen ondorioetarako, ikerketa eta garapena ez dira jarduera ekonomikoak izanen, eta, beraz, Europako Batzordeak ikerketarako, garapenerako eta berrikuntzarako Estatuko laguntzei buruzko Europar Batasunaren esparruan ezarritako baldintzak bete behar dituzte (Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala, C 198, 2014-06-27koa), betiere bat etorriz agindu honen 6.3 eta 6.4 apartatuetan ezarritakoarekin.

Lau modalitate daude:

A modalitatea, Nafarroako sare publikoko osasun zentroei, Nafarroan kokaturiko unibertsitateei edo irabazi-asmorik gabeko Nafarroako beste erakunde publiko edo pribatu batzuei atxikitako ikertzaileek edo ikertzaile nagusiek gidatutako osasun zientzietako ikerketa proiektuetarako.

B modalitatea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren menpeko zentroetako ikertzaileek gidatutako osasun zientzietako ikerketa proiektuetarako.

C modalitatea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren menpeko zentroetako erizainek edo gizarte langileek gidatutako osasun zientzietako ikerketa proiektuetarako.

D modalitatea, Nafarroako Oinarrizko Osasun Laguntzako taldeetako langileek gidatutako osasun zientzietako ikerketa proiektuetarako, baldin eta kideen %50 gutxienez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzako zentroetakoak/taldeetakoak badira.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren menpeko zentroetako ikertzaileek gidatutako osasun zientzietako proiektuek zilegi izanen dute A eta B modalitateetan aurkeztea.

C edo D modalitateetan aurkezten diren proiektuak soilik aurkezten ahalko dira bi modalitateetako batean, nahiz eta bi modalitateetan bete oinarri arautzaile hauetan ezarritako baldintzak.

Ez bada ezarritako gutxienekoa lortzen modalitateren batean, sobera geratzen den zenbatekoa beste modalitateei aplikatu ahal izanen zaie, ordena honi jarraikiz: lehenik eta behin, edozein modalitatetako soberakina A modalitateari esleituko zaio, bigarrenik B modalitateari, hirugarrenik C modalitateari eta laugarrenik D modalitateari.

2. Entitate onuradunak. Entitateek bete beharreko baldintzak.

2.1. Honako hauek izan daitezke dirulaguntza hauen onuradun:

a) Irabazi-asmorik gabeko entitate publiko eta pribatuak, I+G+b-aren arloko jarduerak egiten eta/edo kudeatzen dituztenak, ezagutza zientifikoa edo teknologikoa sortzen dutenak edo ezagutza hori biomedikuntzaren arloan edo osasun zientzien edo teknologien arloan aplikatzen eta helarazten laguntzen dutenak, eta

b) Unibertsitate publikoak, unibertsitate institutuak eta unibertsitate pribatuak, I+G+b-aren arloko gaitasuna eta jarduna frogaturik dutenak Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoan ezarritakoari jarraikiz.

2.2. Entitate horiek, deialdi honetan ezarritako dirulaguntzak jaso ahal izateko, osasun zientzien arloko ikerketa proiektuak aurkeztu behar dituzte, zeinak ikertzaile nagusi batek gidatutako ikerketa talde batek egin beharko baititu.

2.3. Bete beharko dituzte, orobat, deialdi honetan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako baldintzak.

3. Proiektuek bete beharreko baldintzak.

Entitate onuradunek aurkeztutako ikerketa proiektuek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Deialdi honen 1. oinarrian ezarritako arloren batekoak izatea.

b) Bi edo hiru urteko iraupena izatea.

c) Ikertzaile bakarra izendatzea, edo ikertzaile nagusi bakarra, proiektuaren exekuzio zientifiko-teknikoaz arduratuko dena.

4. Ikerketa taldeek bete beharreko baldintzak.

4.1. Ikerketa taldea ikertzaile nagusi batez eta ikertzaile laguntzaile batez edo zenbaitez osatuta egonen da.

4.2. Ikertzaile nagusiak baldintza hauek beteko ditu:

a) Ez egotea, deialdi honetarako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, Osasun Departamentuak finantzatutako inongo proiektu aktibotan, ez ikertzaile nagusi gisa ez ikertzaile laguntzaile gisa.

b) Deialdi honetan proiektu bakarrarekin parte hartzea; edonola ere, proiektu bera A eta B modalitateetara aurkez daiteke 1. oinarrian ezarritakoari jarraikiz.

c) Zentro hauetako bati atxikita egotea dirulaguntza emateko ebazpenaren datara bitarte:

A modalitaterako: Nafarroako sare publikoko osasun zentro bati edo Nafarroan kokaturiko unibertsitate bati atxikita egotea, edo irabazi-asmorik gabeko Nafarroako beste erakunde publiko edo pribatu bati.

B modalitaterako: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren osasun zentro bati atxikita egotea.

C modalitaterako: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren osasun zentro bati atxikita egotea erizain gisa edo gizarte langile gisa.

D modalitaterako: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Oinarrizko Laguntza zentro/talde bati atxikita egotea.

d) Aurreko puntuan adierazitako zentro publiko edo pribatuekin funtzionario, estatutupeko edo lan-kontratudun gisako lotura izatea, gutxienez ere deialdi honetarako eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik kontzesioaren ebazpena eman arte.

Dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi ondoren ikertzaile nagusiak lotura galtzen badu, entitate onuradunak eskatu beharko du ikertzaile nagusia edo zentroa aldatzeko.

e) Osasun prestakuntza espezializatuko programa bat egiten ez aritzea goiko d) letran adierazitako epe berean.

4.3. Ikertzaile laguntzaileek baldintza hauek beteko dituzte:

a) Ez egotea, deialdi honetan eskaerak aurkezteko azken egunean, Osasun Departamentuak finantzatzen duen eta aktibo dagoen inongo proiektutako taldean.

b) Deialdi honetan proiektu bakarraren eskaeran parte hartzea; edonola ere, proiektu bera A eta B modalitateetara aurkezten ahal da 1. oinarrian ezarritakoari jarraikiz.

5. Zenbatekoa zehaztea.

Entitate bakoitzari emanen zaion dirulaguntza %100ekoa izanen da, oinarri hartuta III. eranskinean ezarritako irizpideei jarraikiz hautatutako proiektuen kostua. Hala ere, ez dira gaindituko, zeharkako kostuak barne, 80.000 euroak proiektuko, haren iraupena 3 urtekoa bada, eta 50.000 euroak, 2 urteko iraupena badu. Proiektuak puntuazio-ordenaren arabera finantzatuko dira.

Azkeneko proiektuarentzat gelditzen den finantzaketa ez bada iristen eskatutakoaren %100era, soberako gerakinari dagokion portzentajea eman diezaiotela proposatuko da betiere portzentaje hori eskatutakoaren %60 baino gehiago bada, baina behin betiko kontzesioaren proposamena egin baino lehen, entitate onuradunari hamar eguneko epea eskainiko zaio aukeratu dezan ea dirulaguntza hori onartzen duen (kasu horretan, diruz laguntzen ez den zatia kofinantzatu beharko du) edo uko egiten dion.

Baldin eta aukeratzen badu dirulaguntza onartzea, proiektua osorik exekutatu beharko da, eskaeran adierazitakoarekin bat.

Gertatzen bada berdinketa dagoela %100eko finantziazioa lortzen ez duten proiektuen artean eta aski kreditu ez badago gutxienez %60a emateko, finantziazioa lortzeko lehentasuna izanen du/dute, kasua bada, puntuazio handiena lortu duen/duten proiektuak/proiektuek 10. oinarrian aipatzen den ikerketa agentziak egindako kalifikazioa kontuan hartuta, eta hari emanen zaio geratzen den kreditu guztia, betiere ere proiektuaren kostuaren %60a baino gehiago bada.

6. Gastu finantzagarriak.

6.1. Onartzen den finantzaketa ondoren aipatzen diren gastuak estaltzeko erabiliko da, betiere proiektuaren exekuzioarekin zuzeneko lotura badute eta eskaerarekin batera aurkeztutako memorian jaso baldin badira:

a) Teknikariak kontratatzeko gastuak. Proiektua gauzatzeko, parte hartzen duten erakundeekin funtzionario, estatutupeko edo lan-kontratudun gisako loturarik ez duten teknikariak kontratatzen ahalko dira, proiektua gauzatzeko aurreikusitako denbora osoan edo zati batean aritzeko. Kontzeptu horregatik gehienez 24.500,00 euro finantzatuko dira urtean, 49.000,00 euro gehienez proiektu bakoitzeko. Zenbateko horien barnean sartuta daude Gizarte Segurantzako kuotak.

b) Proiektua gauzatzeko gastuak, honakoak barne:

–Proiektua gauzatzeko ezinbestekoa den material inbentariagarria, eskura ez dagoena, edo proiekturako haren erabilera osoa beharrezkoa denean edo, gutxienez, %80koa; gehienez ere 18.000 euro. Berariaz salbuesten dira altzariak eta instalazioak, baita ekipo informatikoen erosketa ere.

–Material suntsikorra.

–Zerbitzu profesionalak, ordukako kalkulua adierazita, edo egindako lan unitateka (inkestak, aholkularitzak, etab.).

–Bestelako gastu osagarriak, diren bezalakoak izateagatik aurreko ataletan sar ez daitezkeenak. Biltzar eta bilera zientifikoetara joateko gastuak ez dira finantzatuko.

c) Zeharkako kostuak. Proiektuari ematen zaion zenbatekoaren barruan zuzeneko kostuen %15 sartuko da proiektuaren kudeaketarekin lotutako gastuetarako.

6.2. Aurkezten diren gastuak, betiere, proiektuaren helburuak lortzeko beharrezkoak izanen dira, eta behar bezala justifikatu beharko dira.

6.3. Ikerketa taldeko kideek, osasun prestakuntza espezializatua egiten ari diren profesionalak barne, ezin izanen dute inolako ordainsaririk jaso proiektuaren kargura.

6.4. Oinarri hauen babesean lortzen den finantzaketa bateraezina da xede bererako lortzen diren beste dirulaguntza batzuekin.

7. Eskabideak.

7.1. 2. oinarrian ezarritako entitateek eskaera bat aurkeztuko dute dirulaguntza jasotzea nahi duten proiektu bakoitzeko, agiri hauekin batera:

1. agiria. Eskaera, entitateko zuzendari kudeatzaileak sinatua.

2. agiria. Entitateko zuzendari kudeatzaileak, ikertzaile nagusiak eta ikerketa taldeko kide guztiek sinatutako lankidetza hitzarmena, zeinetan ikerketa taldeak eta ikertzaile nagusiak adierazten baitute beren onespena proiektua entitatearen barruan egin dadin. Horrekin batera proiektuaren ikertzaile nagusiaren zentroko zuzendaritzaren adierazpena aurkeztuko da, non adieraziko baita proiektua bat datorrela erakundeak ikerketa, garapen eta berrikuntzaren arloetan dituen lan ildoekin, eta proiektua eta eskatutako ordu guztiak baimentzen direla, eta, hala, ordu horiek ikertzailearen lanaldiaren barrenean konputatuko direla. Kontzeptuz kontzeptuko eta urtez urteko aurrekontu xehakatua erantsiko da.

3. agiria. Ikerketa proiektuaren memoria, eta haren atalen artean erantsi beharko da ikerketa proiektuaren emaitzak aplikatuz gero aurreikusten den eragina.

4. agiria. Ikerketa taldeko kide bakoitzaren curriculum vitaea, adieraziz proiekturako interes handiena duten alderdiak. Horretarako, bakarrik erabiliko da oinarri honetako 2. atalean xedatutakoaren araberako eredu normalizatua, edo Fundación Española para la Ciencia y la Tecnología (FECYT) elkartearen curriculum vitae normalizatua (CVN), betiere azken horrek bere baitan biltzen badu Nafarroako Gobernuaren web-orriko tramiteen katalogoko eredu normalizatuan zehazten den informazio berbera (eragin faktorea, etab.).

Ikerketa taldeko kidetzat ez dira hartuko soilik aholkularitza lanak egiten dituztenak.

5. agiria. Ikertzailea edo ikertzaile nagusia zein zentrotan ari den, bertako Ikerketaren Etika Batzordeak egindako txostena, deialdian aurkeztutako proiektuaren balorazio positiboa egiten duena. Zentroan Ikerketaren Etika Batzorderik ez badago, Nafarroako Foru Komunitateko Botikekiko Ikerketaren Batzorde Etikoak eginen du ebaluazioa. Saio kliniko bat izanez gero, txosten bana egin beharko dute Nafarroako Foru Komunitateko Botikekiko Ikerketaren Etika Batzordeak eta Osasunaren, Gizarte Zerbitzuen eta Berdintasunaren Ministerioko Botiken eta Osasun Produktuen Agentzia Espainiarrak. Proiektuarekin batera Batzordeari egindako eskaera besterik ez da aurkeztu beharko; txostena, betiere, laguntza emateko behin betiko ebazpenaren aurretik aurkeztu beharko da.

6. agiria. Erantzukizunpeko adierazpena, helburu bererako beste finantziazio edo laguntzarik ez dela eskatu dioena.

7. agiria. Erantzukizunpeko adierazpena, entitatearen ordezkariak luzatua, entitateak, haren administratzaileek eta ordezkariek “dirulaguntzen onuradun” izateko debekurik urratzen ez dutela dioena. Debeku horiek Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ageri dira.

Dokumentazioa aurkezteak berekin dakar baimena ematea Osasun Departamentuari Nafarroako Ogasun Publikoan eta Estatuko Administrazio Orokorrean informazioa bildu dezan jakiteko ea eskatzaileak bere zerga betebeharrak, dirua itzultzekoak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete dituen.

7.2. Dokumentazio normalizatua Nafarroako Gobernuaren web-orriko tramiteen katalogoan eskura daiteke: https://www.navarra.es/home_eu/Servicios/.

8. Eskaerak aurkezteko epea eta lekua.

8.1. Eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Tramitaziorako, bide elektronikoak erabiliko dira, Nafarroako Gobernuaren web-orriko tramiteen katalogoan eskura dagoen estekaren bitartez: https://www.navarra.es/home_eu/Servicios/.

8.2. Eskaerak akats konpongarriren bat baldin badu, instrukzio organoak mezu elektroniko baten bidez eskatuko dio entitateari 10 egun naturaleko epean zuzendu dezala, eta jakinaraziko dio, zuzendu ezean, eskaeran atzera egiten duela ulertuko dela eta eskaera artxibatuko dela, behar den ebazpena emanda.

8.3. Eskaerak adierazitako epetik kanpo aurkeztuz gero, ez dira onartuko.

8.4. Dirulaguntza eskatzeak berekin dakar deialdi hau arautzen duten oinarriak onartzea.

9. Prozedura antolatu, instruitu eta ebazteko ahalmena duten organoak.

9.1. Arau hauetan ezarritakoaren ondorioetarako, Osasun Departamentuko Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuko Ikerketarako, Berrikuntzarako eta Ezagutza Kudeatzeko Atalari esleitzen zaizkio prozedura antolatzeko eta tramitatzeko eginkizunak. Instrukzio organoak Batzorde Teknikoaren irizpenari jarraikiz eginen du ebazpen proposamena, 11. oinarrian ezarritakoarekin bat. Oinarri arautzaileotan “instrukzio organoa” aipatzen denean, Ikerketarako, Berrikuntzarako eta Ezagutza Kudeatzeko Atala dela ulertu behar da.

9.2. Prozedura ebazteko eskumena Osasuneko zuzendari nagusiari dagokio.

10. Ebaluazioaren Batzorde Teknikoa.

Ikerketa agentzia batek izendatutako adituek ebaluazioa egin ondoren, eskaerak batzorde tekniko batek baloratuko ditu, proiektuei dirulaguntza onartzeko proposamena ematearren. Ikerketa agentzia hautatuko da kontratuen gaineko legeriaren araberako prozedura bati jarraikiz, eta batzordea kide hauek osatuko dute:

Batzordeburua: Tomás Belzunegui Otano jauna. Nafarroako Ospitalegunea. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua (O-NOZ).

Batzordekideak:

Aurelio Barricarte Gurrea jauna. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua.

Javier Baquedano Arriazu jauna. Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzako Plangintza eta Kudeaketa Klinikoaren Zerbitzua. O-NOZ.

Idoia Gaminde Inda andrea. Ikerketarako, Berrikuntzarako eta Ezagutza Kudeatzeko Atala. Osasun Zuzendaritza Nagusia.

Carmen Beorlegui Arteta. Ikerketarako, Berrikuntzarako eta Ezagutza Kudeatzeko Atala. Osasun Zuzendaritza Nagusia.

Antonio García Iriarte jauna. Uharteko OOLT.

Rafael Sádaba Sagredo jauna. Nafarroako Ospitalegunea. O-NOZ.

Idazkaria:

Olga Díaz de Rada Pardo andrea. Ikerketarako, Berrikuntzarako eta Ezagutza Kudeatzeko Atala. Osasun Zuzendaritza Nagusia.

11. Dirulaguntzak emateko prozedura eta balorazioko arau orokorrak.

11.1. Dirulaguntza hauek emateko prozedura norgehiagokako araubideari jarraikiz tramitatuko da, aurkezten diren eskaerak konparatuz, guztiekin lehentasun-zerrenda bat prestatzeko asmoz, III. eranskinean ezarritako balorazio-irizpideen arabera:

11.2. Prozedura honen arabera ebaluatuko dira instrukzio organoak tramitera onartutako eskaerak:

Proiektuak 10. oinarrian aipatutako ikerketa agentziara igorriko dira, hark ebaluatu ditzan IV. eranskineko 1., 2. eta 3. ataletan ezarritako irizpideak aplikatuz, eta, horrez gain, aipatu agentziak proiektu bakoitzaren txosten bat eginen du haren kalitateaz, lortutako emaitzek epe labur eta ertainera izanen duten eraginaz eta ikerketa taldearen gaitasunaz.

Lehenbiziko fase honetan 100 puntu lortzen ahal dira gehienez. Bigarren fasera pasatuko dira A edo B modalitateetan 75 puntu edo gehiago lortzen dituzten proiektuak. C eta D modalitateen kasuan, 50 puntu lortu beharko dira gutxienez.

Aldi berean, 11. oinarrian aurreikusitako Ebaluaziorako Batzorde Teknikoak IV. eranskineko 4. atala ebaluatuko du (egokitasun estrategikoa).

Ebaluaziorako Batzorde Teknikoak, lehenbizi, deialdiaren A modalitatean aurkeztutako eskaerak baloratuko ditu, eta zein proiekturi lagundu proposatuko du. Gero, B modalitatean aurkeztutako eskaerak baloratuko ditu. Ezinezkoa izanen da proiektu bera bi modalitateetan onartzea.

A eta B modalitateen balorazioak ez du baldintzatzen C eta D modalitateen balorazioa.

11.3. Instrukzio organoari egokituko zaio aukeratutako proiektuei dirulaguntza emateko proposamen arrazoitua ematea, aurrez Ebaluazio Batzorde Teknikoak irizpena emanda. Dirulaguntza emateko proposamena lortzen den guztizko puntuazioaren arabera eginen da, ebaluazioan emaitza onenak lortzen dituzten proiektuetatik hasita, aurreikusitako baliabide ekonomikoak agortu arte.

12. Prozeduraren ebazpena.

12.1. Osasuneko zuzendari nagusiak ebatziko du dirulaguntzak eman edo ukatzea, instrukzio organoaren proposamenarekin bat.

12.2. Kontzesio ebazpenean jasoko da entitate onuradunen zerrenda, entitate bakoitzari diruz lagundutako proiektuen identifikazio zenbakia, ikertzaile nagusia, laguntzaren zenbatekoa proiektuka xehakatuta, ordainketa modua eta epea eta dirulaguntza justifikatzeko modua eta epea, bai eta entitate bakoitzari diruz lagundu ez zaizkion proiektuen identifikazioa, arrazoiak emanda.

12.3. Eskaerak aurkezteko epea amaitu eta 6 hilabeteko epean ebazpen espresik jakinarazten ez bada, ukatu direla ulertuko da, deusetan galarazi gabe Administrazioak ebazteko duen beharkizuna.

13. Jakinarazpena eta publizitatea.

Deialdiaren ebazpena administrazio prozedura arautzen duten legeetan ezarri bezala jakinaraziko zaie interesdunei, eta Nafarroako Atarian eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean argitaratuko da.

14. Proiektuak gauzatzeko epea.

Diruz lagundutako proiektuak exekutatzea entitate onuradunen ardura izanen da, eta eskaeran eta entitate onuradunek ikerketa taldeekin izenpetutako lankidetza hitzarmenean jasotako terminoetan exekutatu beharko dira.

15. Ordaintzeko prozedura.

15.1. Proiektuari emandako dirulaguntza entitate onuradunaren kontabilitate kontuan ordainduko da, proiektua eta ikertzailearen edo ikertzaile nagusiaren izena identifikatuta. Hori helburu, laguntza emateko ebazpenean 2019. urtean proiektu bakoitzari esleitutako zenbatekoak ordaintzeko aginduko da, betiere Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33.2 artikuluan ezarritako baldintzak eta deialdi honetan ezarritakoak betez gero.

15.2. Hurrengo aurrekontu-ekitaldietarako onetsitako finantzaketa urteko ordainketa batean gauzatuko da (hori ere 11/2005 Foru Legearen 33.2 artikuluan ezarri bezala), behin Ikerketarako, Berrikuntzarako eta Ezagutza Kudeatzeko Atalak urteko memoria (16.4 oinarrian aipatua) aztertu ondoren. Atal horrek ordaintzeko proposamena eginen du, dirulaguntzaren xedeak bete direla egiaztatuta. Gehienez 6 hilabete izanen dira ordainketa egiteko, aipatu urteko memoria osorik aurkezten denetik.

15.3. Proiektuari egozten ahal zaizkion gastuak proiektua bukatutakoan erregularizatuko dira, azken memoria aurkeztuta, eta, behar den fiskalizazioa eginda, espedientea itxi eginen da.

16. Proiektuak aldatzea.

16.1. Baldin eta, behin kontzesio ebazpena emandakoan, exekuzio baldintzetan aldaketak badaude diruz lagundutako jardueraren garapenean zehar, entitate onuradunak proiektuaren edukia aldatzeko eskatuko du Osasun Zuzendaritza Nagusian, behar bezala arrazoituta eta dokumentatuta. Edonola ere, ezin izanen da aukera eta egokitasun arrazoietan oinarritu, ez eta erruagatik edo arduragabekeriagatik onuradunari egozten ahal zaizkion kausetan ere. Eskaera berehala eskatu behar da, eta gehienez hilabeteko epean ebazpena aldatzeko eskaera justifikatzen duen inguruabarra gertatu zenetik, baina betiere jarduera egiteko epea amaitu aurretik. Baimena ematen ahalko du dirulaguntza ematen duen organoak, baldin eta hirugarrenen eskubideak urratzen ez baditu.

16.2. Baldin eta eskatutako aldaketak berarekin badakar jardueraren helburuak edo izaera aldatzea, ezin izanen da halakorik baimendu.

16.3. Eskatutako aldaketak jardueraren izaera edo helburuak errespetatu bai baina aldaketa baldin badakar laguntza emateko ebaluatutako baldintzetan, edota funtsezko aldaketaren bat proiektuaren edo jardueraren gastuetan edo baldintza teknikoetan, bidaliko zaizkio bai eskaera bai dagokion dokumentazioa instrukzio organoari, azter ditzaten eta txostena egin dezaten, gero dirulaguntza ematen duen organoari bidali eta hark erabakia har dezan.

16.4. Aldaketa eskaerak norgehiagokako prozedurari eragiten badio, ezin izanen da aldaketa baimendu. Baldin eta aldaketa eskaerak berarekin badakar ematen den puntuazio berria ez iristea 11.2 atalean ezarritako gutxienezko mugara, ezin izanen da aldaketa baimendu.

16.5. Proiektuak gauzatzean, beharrezkotzat jotzen bada gastu mota bakoitzari esleitutako zenbateko partzialetan aldaketak egitea, betiere kontzeptu bakoitzerako eskatutako zenbatekoa eta proiektu bakoitzari emandako zenbateko osoa gainditu gabe, entitate onuradunak eskatu beharko dio Ikerketarako, Berrikuntzarako eta Ezagutza Kudeatzeko Atalari, idatziz eta behar bezala arrazoituz, eta hark baimendu eginen du, hala badagokio, eskatutako aldaketa.

16.6. Urtero, azaroaren 15a baino lehen, entitate onuradunak urteko memoria tekniko laburtua aurkeztu beharko dio Ikerketarako, Berrikuntzarako eta Ezagutza Kudeatzeko Atalari aldi horretan egindako jarduerari buruz eta emaitzei buruz, eta aurrekontuaren exekuzio memoria bat ere bai, zeinetan adieraziko baita jarduera horrek sortutako gastuen zerrenda eta diruz lagundutako jardueran jada exekutatu den zatiari dagokion gastu arrunta eta langileria gastua, eta gastuen justifikazioa. Gastu guztiak jatorrizko agirien bidez justifikatuko dira (fakturak edo froga balioa duten bestelako agiriak), edo ikertzaileak edo ikertzaile nagusiak eta entitate kudeatzaileko zuzendariak sinatutako fakturen eta gastuen zerrenda bat aurkeztuz (halakoetan, bidezkoa bada, jatorrizko fakturak eskatzen ahalko dira). Agiri horiek guztiak gero itzultzen ahalko dira, interesdunak eskatuta, behar diren egiaztapenak egin ondoren.

17. Azken justifikazioa.

Proiektua onartzeko ebazpenean ikerketa bukatzeko finkatzen den egunetik hilabeteko epean, entitate onuradunak azken memoria igorriko du Ikerketarako, Berrikuntzarako eta Ezagutza Kudeatzeko Atalera, honako hauekin:

a) Memoria tekniko xehakatua, ikerketaren eraginari buruzko atal berariazko bat barne duela, ongi bereizia: a) eragin bibliometrikoa; b) jardun klinikoaren gaineko eragina edo osasun arloko politiken gainekoa; eta c) osasunaren gaineko eragina edo eskaintzen den osasun zerbitzuaren gainekoa, patenteen sorreraren gainekoa, produktuen merkaturatzearen gainekoa edo spin-off konpainien sorreraren gainekoa.

Egoki irudituz gero, informazio osagarria eskatzen ahalko da.

b) Memoria ekonomikoa, zeinetan justifikatuko baitira izandako gastuak emandako finantzaketari dagokionez.

Gastu guztiak jatorrizko agirien bidez justifikatuko dira (fakturak edo froga balioa duten bestelako agiriak). Jatorrizkoak badira, itzuli egin ahal izanen dira interesdunak eskatuz gero, behin beharrezko egiaztapenak egindakoan.

Memoria ekonomikoari fakturen kopia erantsiko zaio. Fakturak gastuen zerrenda zenbakidun eta kontzeptuen arabera sailkatuarekin batera aurkeztuko dira, Fakturazio betebeharrak arautzeko Erregelamendua onesten duen maiatzaren 17ko 205/2004 Foru Dekretuan xedaturikoari jarraituz.

Gastuen frogagiriak (fakturak edo froga balioa duten bestelako agiriak) ikertzaile nagusiak sinatu behar ditu, eta adierazi behar da zer proiekturi egozten zaizkion, proiektuaren zenbakia jarrita.

Gastuen frogagirien kopiak aurkezten badira, Ikerketarako, Berrikuntzarako eta Ezagutza Kudeatzeko Atalak, zalantzak izanez gero, jatorrizkoak eskatzen ahalko ditu, kopiak eta jatorrizkoak erkatze aldera.

Edonola ere, Ikerketarako, Berrikuntzarako eta Ezagutza Kudeatzeko Atalari dagokio behar diren ikuskapenak egitea eta bidezko erregulazioak proposatzea.

18. Onuradunek bete beharreko baldintzak:

Onuradunek betebehar hauek bete beharko dituzte:

a) Eskaeran eta dirulaguntza emateko baldintzetan zehazturiko moduan gauzatzea jarduera.

b) Oinarri hauetan eskatzen diren frogagiriak aurkeztea.

c) Laguntza ematen duen organoak eta indarra duen antolamendu juridikoaren arabera eskudun diren bestelako organoek egin beharreko egiaztapen lanak onartzea.

d) Diruz lagundutako jarduera finantzatzeko lortutako beste laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea laguntza ematen duen organoari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, betiere, jasotako funtsak zertan erabili diren frogatu baino lehen.

e) Argitalpen zientifikoetan, ahozko komunikazioetan eta, oro har, ikerketa proiektuaren emaitzak zabaltzeko edozein bitartekotan, ohar bat erantsi beharko da proiektuak Nafarroako Gobernuaren eta EGEFen finantzaketa izan duela adierazteko. Produkzio horien berri Ikerketarako, Berrikuntzarako eta Ezagutza Kudeatzeko Atalari emanen zaio, proiektuaren espediente zenbakia eta sortzen diren argitalpenak zehaztuta, kontuan izan gabe azken memoria noiz igorri zen.

f) Proiektua gauzatuko duen zentroak edo erakundeak aseguru bat izan beharko du hirugarrenak eta zentroa bera estaltzeko proiektua gauzatzearen ondoriozko arriskuetatik.

g) Ikerketa proiektuek honako hauek bete beharko dituzte: Helsinkiko Adierazpenean, Giza eskubideei eta biomedikuntzari buruzko Europako Kontseiluaren Hitzarmenean eta Giza genomari eta giza eskubideei buruzko UNESCOren Adierazpen Unibertsalean ezarritako oinarrizko printzipioak, bai eta Ikerketa Biomedikoari buruzko uztailaren 3ko 14/2007 Legean, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta ikerketa biomedikoaren arloan aplika daitezkeen gainerako arauetan ezarritako baldintzak ere.

h) Animaliekin saiakuntzak egiten dituzten proiektuek indarra duen lege araudian ezarritakoa bete beharko dute, eta, bereziki, otsailaren 1eko 53/2013 Errege Dekretuan xedatutakoa. Errege dekretu hori saiakuntzak egiteko eta beste helburu zientifiko batzuetarako, irakaskuntza barne, erabiltzen diren animalien babesari buruzkoa da.

i) Saiakuntza klinikoak diren proiektuek indarra duen lege araudian ezarritakoa bete beharko dute, abenduaren 4ko 1090/2015 Errege Dekretuaren arabera. Errege dekretu horrek botikekin egiten diren saiakuntza klinikoak arautzen ditu.

j) 19. oinarrian ezarritako gardentasun betebeharrak bete beharko dituzte, hori egiteko betebeharra badute.

k) Diruz lagundutako proiektu bakoitzean, sarreren eta gastuen kontuak bereiz eramatea.

l) Dirulaguntzei buruzko Foru Legeak onuradunei ezartzen dizkien gainerako betebeharrak.

19. Gardentasun betebeharrak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kargura dirulaguntzak jasotzen dituzten entitateak behartuta daude ondoren aipatzen diren arauetan jasotako dokumentazioa aurkeztera, baldin eta, entitate pribatuak izanik, jasotako dirulaguntza 20.000 eurotik gorakoa bada urte batean (hots, aurrekontu ekitaldiari lotutako urte natural batean) edo jasotako dirulaguntzak haien urteko diru-sarrera guztien %20 badira gutxienez, betiere 5.000 eurora iristen badira. Hauek dira aipatu arauak: Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legea, 12.4 artikulua, eta irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretua, Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako dirulaguntzen onuradunek dituzten gardentasun betebeharrak arautzen dituena. Hona hemen aurkeztu beharreko agiriak:

a) Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

b) Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda.

c) Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu. Sortu berriak diren entitateen kasuan, haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan dagoen informazioa hartuko da kontuan.

d) Kargudun bakoitzak gobernu, administrazio eta zuzendaritza eginkizunetan ematen duen dedikazioaren araubidea.

e) Entitate onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.

Informazio hori onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta aurkeztuko da, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bide telematikoak erabiliz, eta dirulaguntza kudeatzen duen administrazio unitateari bidaliko zaio. Informazio hori hilabeteko epean igorri beharko da, dirulaguntza ematen duen ebazpena jakinarazten denetik.

Informazio hori urtebetez egonen da aztergai Nafarroako Gobernu Irekiaren Atarian argitaratzen denetik hasita, eta gehienez 15 hilabetez utziko da bertan, informazioa kudeatzen duen organoan sartzen den egunetik hasita. Epe hori iraganik, informazioa argitaratzeko ardura duen unitateak ofizioz kenduko du. Hala egin ezean, onuradunak kentzeko eskatzen ahalko du, eta gehienez ere hilabeteko epean kendu beharko da, eskaera egiten denetik hasita.

Onuradunak gardentasun betebeharra bete behar ez badu aurreikusitako inguruabarrak gertatzen ez direlako, horren gaineko aitorpena aurkeztu beharko du. Kontzesioaren ebazpenarekin batera, horretarako eredu bat bilduko da, eta, hilabeteko epean igorri beharko da, ebazpena jasotzen denetik hasita.

Kopuru horiek gainditzen diren kalkulatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako dirulaguntza guztien kopuruak batuko dira. Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren dirulaguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua konputatuko da ondorio horietarako, ez guztizko batura.

Erreferentziako urteko negozio-zifra edo aurrekontua honako hauetako txikiena izanen da:

a) Aurreko urteko negozio-zifra edo gauzaturiko aurrekontua.

b) Dirulaguntza ematen den ekitaldian entitatearen organo eskudunak onartutako negozio-zifra edo aurrekontua.

Entitateak ekitaldi berean dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen badu, ez du informazioa errepikatu beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatzen badira.

Entitate publikoei dagokienez, erantzukizuneko adierazpena aurkeztu beharko dute Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legeak ezarritako gardentasun arloko betebehar orokorrak bete izanari buruz. Foru lege horrek eskatzen duen informazio osoa argitaratu ezean, informazio hori igorri beharko dio organo kudeatzaileari, entitate pribatuek egiten duten bezala.

Onuradunak informazioa emateko betebeharrak ez betetzeak ekar ditzakeen zehapenak galarazi gabe, betetzen ez badira onartutako dirulaguntza ordaindu gabe utziko da, eta zenbatekorik kobratu bada, itzuli beharko da, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

20. Europar Batasuneko Egiturazko Funtsen kofinantzaketaren ondoriozko betebeharrak.

20.1. Laguntza hauek Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren %50eko kofinantzaketa izanen dute, Nafarroako EGEF 2014-2020 Programa Eragilearen bidez.

20.2. Laguntza hauen entitate onuradunak, betiere kontzesioaren ebazpenean hala zehazten bada, Europako funts horren finantziazioaren onuradunak ere izanen direnez, ondokoa aplikatuko zaie:

a) Dirulaguntza hartzeak berarekin ekarriko du honako hauek egiten dituzten kontrolen menpe jartzea onartzen dutela, bai eta kontrol horietan laguntzea ere, kasua bada: Nafarroako Gobernua, Ogasun Ministerioa, Europako Batzordea edo Nafarroako, Espainiako edo Europar Batasuneko kontroleko eta fiskalizazioko edozein organo.

b) Kontabilitate sistema bereizi bat eduki beharko dute, edo kontabilitate kode egoki bat, eragiketari lotutako transakzio guztiei dagokienez.

c) EB 1303/2013 Erregelamenduaren 140. artikuluan ezarritakoarekin bat, eragiketen frogagiriak 3 urtez gorde beharko dituzte, data honetatik hasita: eragiketako gastuen kontuak aurkeztu eta hurrengo abenduaren 31tik aurrera. Epea noiz bukatzen den jakin ondoren, Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuak jakinaraziko du.

d) Entitate onuradunak EGEFaren ekarpenaren berri eman beharko du, bere argitalpen zientifikoetan edo emaitzen zabalkundea egiten duenean esaldi hau jarriz bere webgunean toki ikusgarri batean: “Proiektu honek Eskualde Garapeneko Europako Funtsak %50 kofinantzatutako laguntza jaso du, Nafarroako EGEF 2014-2020 Programa Eragilearen bidez”, logo hau erantsita:

F1905161_0.pdf

F1905161_1.pdf

e) EGEFen dirulaguntza jasotzeak berarekin ekarriko du inplizituki onartzea enpresa onuraduna sartuko dela Ogasun Ministerioaren Europako Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren web-orrian argitaratuko den zerrenda batean (http://www.dgfc.sepg.hacienda.gob.es/sitios/DGFC/es-ES/Paginas/inicio.aspx), programa eragilea kudeatzeko agintaria den aldetik. Zerrenda horren argitalpenaren helburua da gardentasunez jokatzea EGEF baliabideen aplikazioari eta helburuari dagokienez, EB 1303/2013 Erregelamenduaren 115.2 artikuluan xedatu bezala.

f) Iruzurraren aurkako neurri eraginkor eta proportzionatuak hartuko dira.

g) Eskualde Garapeneko Europako Funtsa arautzen duen Europar Batasunaren araudia hau da:

–Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1303/2013 (EB) Erregelamendua, Europako Egitura eta Inbertsio Funts guztiei buruzko xedapen komunak ezartzen dituena.

–Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1301/2013 (EB) Erregelamendua, EGEFi buruzkoa.

–OFP/1979/2016 Agindua, abenduaren 29koa, Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren 2014-2020 programa eragileetan diruz laguntzen ahal diren gastuei buruzko arauak onesten dituena.

21. Emaitzetan parte hartzea.

Ikerketaren emaitzaren jabe intelektuala proiektua gauzatzen duen taldea izanen da.

22. Datuen babesa.

Eskabidean jasotako datu pertsonalak Osasun Departamentuaren titulartasuneko fitxategi batean jasoko dira, eta honako arau hauetan ezarritako babesa izanen dute: 2016/679 Erregelamendua (EB), 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, eta 95/46/EE Zuzentaraua indargabetzen duena; eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubideen Bermeari buruzkoa. Dirulaguntza eskaera aurkeztearekin batera, eskatzaileak baimena ematen die ebaluazio organoari eta instrukzio organismoei bere datu pertsonalak modu automatizatuan tratatzeko eta lagatzeko, betiere ebaluazio, jarraipen eta kontrol helburuekin.

23. Laguntza itzuli beharra.

23.1. Proiektuaren finantziazioa eten daiteke, eta hartutako zenbatekoa itzuli beharko da, osorik edo partez, programa gauzatzen ez bada, dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak betetzen ez badira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan aipatzen diren zergatikoak gertatzen badira edo deialdi honetan berariaz aipatzen diren betebeharrak betetzen ez badira. Legez ezarritako kasuetan, gainera, bidezkoa izanen da dirulaguntza ordaindu zenetik itzuli beharraren gaineko ebazpena ematen den arte sortutako berandutze-interesak ordaintzeko eskatzea.

23.2. Dirua itzultzea eskatzeko prozedurak aipatutako artikuluan xedatutakoari jarraituko dio, eta hasten denetik 12 hilabeteko epean ebatzi beharko da.

23.3. Onuradunak ia betebehar guztiak betetzen dituenean eta bere konpromisoak betetzeko jarrera garbia erakusten duenean, proportzionaltasun irizpideari jarraituz zehaztuko da itzuli beharreko zenbatekoa, dirulaguntza emateko ezarritako baldintzetatik zenbat eta noraino bete diren ikusita.

Gertatuko balitz laguntza itzultzea ez-betetze bat gertatu delako, dirulaguntza jaso duen entitate onuraduna izanen da erantzule Osasun Departamentuaren aurrean.

24. Erantzukizuna eta zehapen araubidea.

Deialdi honetan aipatzen den dirulaguntzaren onuradunak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan ezarrita dagoen dirulaguntzen arloko arau-hauste administratiboentzako zehapen araubidearen mende egonen dira, eta han ezarritako erantzukizunak izanen dituzte.

Dirulaguntzen arloko zehapenak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen V. tituluan xedaturikoari jarraikiz ezarriko dira.

25. Aplikatu beharreko araudia.

Oinarri arautzaile hauetan ezarrita ez dagoen guztian, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen xedapenak aplikatuko dira.

26. Oinarri arautzaileen aurka bidezko diren errekurtso administratiboak.

Oinarri arautzaile hauen eta hura garatzeko egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

II. ERANSKINA

Gaikako ikerketa arloak

1. arloa

CSO / Gizarte Zientziak

2. arloa

DER / Zuzenbidea

3. arloa

ECO / Ekonomia

4. arloa

MLP / Gogamena, lengoaia eta pentsamendua

5. arloa

FLA / Kultura: filologia, literatura eta artea

6. arloa

PHA / Iraganeko ikasketak: historia eta arkeologia

7. arloa

EDU / Hezkuntza zientziak

8. arloa

PSI / Psikologia

9. arloa

MTM / Matematika zientziak

10. arloa

FIS / Zientzia fisikoak

11. arloa

PIN / Ekoizpen industriala, ingeniaritza zibila eta gizartearentzako ingeniaritzak

12. arloa

TIC / Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak

13. arloa

EYT / Energia eta garraioa

14. arloa

CTQ / Zientzia eta teknologia kimikoak

15. arloa

MAT / Materialen zientziak eta teknologiak

16. arloa

CTM / Ingurumenaren zientziak eta teknologiak

17. arloa

CAA / Nekazaritzaren eta nekazaritzako elikagaien zientziak

18. arloa

BIO / Biozientziak eta bioteknologia

19. arloa

BME / Biomedikuntza

III. ERANSKINA

Proiektuen ikerketa lerroen sailkapena

A.–Ikerketa klinikoa prozesuetan edo patologietan

Aa

Bihotz-hodietako eritasunak

Ab

Minbizia

Ac

Garun-hodietako eritasunak

Ad

Eritasun metabolikoak eta endokrinoak

Ae

Eritasun mentalak

Af

Eritasun neurologikoak eta neurodegeneratiboak

Ag

Arnasbideetako gaixotasunak

Ah

Aholku genetikoa, erditu aurreko diagnostikoa, jaiotza inguruko laguntza, sortzetiko metabolopatiak eta laguntza goiztiarra

Ai

Eritasun kronikoak eta paziente pluripatologikoak

Aj

Zahartzea

Ak

Eritasun arraroak

Al

Min kronikoa

Am

Zainketa aringarriak

B.–Ikerketa osasun publikoan eta osasun zerbitzuetan

Ba

Desgaitasunaren prebentzioa

Bb

Mendekotasuna eta berez baliatzearen sustapena

Bc

Nork bere burua zaintzearen sustapena

Bd

Osasunaren eta bizitzeko estiloen sustapena

Be

Eritasunen prebentzioa

Bf

Osasuna eta generoa

Bg

Genero-indarkeria

Bh

Desberdintasunak osasunaren arloan

Bi

Laguntzarako eredu berriak

Bj

Emaitzen ebaluazioa (PROMS, erabilgarritasunaren azterketa, etab.)

Bk

Pazienteen segurtasuna eta kalitatea hobetzea

Bl

Laguntza soziosanitarioa

Bm

Laguntza larrialdi bitaletan

Bn

Ezagutza, konpromisoa eta garapen profesionala kudeatzea (kudeaketa klinikoa, klinikoen eta kudeatzaileen arteko harremana, etab.)

Bo

Informazio sistemak (historia klinikoa, pazienteen segmentazioa, lehentasuna, sistema adituak, adierazleen garapena, etab.)

Bp

Zerbitzuen koordinazioa (oinarrizkoa-espezializatua, konponbide azkarreko kontsultak, etab.)

Bq

Jardun klinikoaren aldakortasuna, teknologien ebaluazioa eta baliabideen arrazoizko erabilera

Br

Herritarren eta pazienteen parte-hartzea eta haien espektatiben eta beharren identifikazioa, atxikidura terapeutikoa, etab.

Bs

Osasun arreta atzeratzea eta itxaron-zerrendak

Bt

Zahartze aktibo eta osasungarria

C.–Bioteknologien arloko ikerkuntza

Ca

Omika

Cb

Teknologia biomedikoa

Cc

Metodo diagnostikoak

Cd

Irudi bidezko diagnostikoa

IV. ERANSKINA

Ikerketa proiektuak ebaluatzeko baremoa

Eskaerak irizpide hauek aplikatuz ebaluatuko dira:

Lehen 3 atalak ikerketa agentzia batek izendatutako adituek ebaluatuko dituzte; agentzia hori hautatuko da kontratuei buruzko legeriaren araberako prozedura baten bidez, arbitraje-berrikuspena aplikatuz.

1. Kalitatearen eta interes zientifikoaren balorazioa (50 puntu gehienez). Honako hauek baloratuko dira:

a) Hipotesia eta helburuak (25 puntu gehienez): honako azpiirizpide hauekin bat:

–Hipotesiaren eta helburuen argitasuna, zehaztasuna eta egokitasuna (12 puntu gehienez) argitasuna, zehaztasuna eta proiektuarekiko egokitasuna baloratuko dira;

–Proiektuaren gai berariazkoaren ezagutza zientifiko-teknikoen aurrekariak eta egungo egoera (13 puntu gehienez): baloratzeko, kontuan hartuko da ikerketaren testuingurua, marko teoriko kontzeptualaren garapena, proposatutako ikerketa-gaiari buruzko deskribapen integrala, gaiari buruz dauden ezagutzen berrikuspena eta horiek jasotzea bibliografia eguneratu eta osatu batean.

b) Metodologia: proiektuaren metodologiaren alderdi azpimarragarrienak eta muga nagusiak baloratuko dira, eta batez ere metodoa egokia ote den proposatutako helburuetarako (diseinua, xedeko biztanleria, aldagaiak, kalitatea neurtzeko mekanismoak, datuen analisia, azterketaren mugak) (25 puntu gehienez).

Metodoaren ebaluazioan, oso alde handia dago bizitzaren zientzien arloko proiektuetan, gizakiekin egindako azterketak izan edo ez izan. Oro har, proiektu guztiek honako hauek frogatu beharko dituzte:

–Aztertuko den lagina balekoa dela planteatzen diren helburuetarako.

–Erabiliko diren metodoak eskuratzeko modukoak direla taldearentzat.

–Kontuan hartu direla gerta litezkeen ezusteko eta bazterketak, lortutako emaitzen baliozkotasuna mugatuko dutenak.

Gizakiak erabili behar dituzten azterketen proiektuak izanez gero, puntuazioa irizpide hauen arabera emanen da:

Ezin hobea (20 eta 25 puntu bitarte): diseinua zuzena bada, hautatutako biztanleria aipatzen bada eta zuzena bada, laginketa aipatzen bada eta zuzena bada, laginaren tamaina aipatzen bada eta egoki kalkulatzen, aldagaiak aipatzen eta azaltzen badira, datuen analisia aipatzen eta azaltzen bada, eta proposatutako helburuekin bat badator.

Erdi mailakoa (10 eta 19 puntu bitarte): diseinua nahiko argi ondorioztatzen ahal bada, hautatutako biztanleria nahiko argi ondorioztatzen ahal bada, laginketa nahiko argi ondorioztatzen ahal bada, laginaren tamaina aipatzen bada, aurretiazko arrazoizko esperientzian oinarritzen bada eta datuen analisia nahiko argi ondorioztatzen ahal bada.

Baxua (0 eta 9 puntu bitarte): diseinua ez bada aipatzen eta ez bada argi ondorioztatzen, hautatutako biztanleria ez bada aipatzen eta/edo ezin bada argi ondorioztatu, laginketa ez bada aipatzen eta ezin bada argi ondorioztatu, laginaren tamaina ez bada aipatzen, aldagaiak ez badira aipatzen eta datuen analisia ez bada jasotzen.

Baldin eta, proiektu batean, metodoak deskribatzerakoan teknika sail bat aipatu besterik egiten ez bada, helburuekin lotura zuzenik izan gabe, horrek agerian uzten du proposatzen den ikerketaren gaineko ezagutza eza, eta, beraz, puntuazioa 0 izanen da horrelakoetan.

Antzeko irizpideak erabiliko dira beste azterketa mota batzuen puntuazioa emateko orduan.

2. Ikerketa proiektuaren emaitzen eraginaren aurreikuspena epe laburrean eta epe ertainean (25 puntu gehienez). Honako hauek baloratuko dira:

a) Proiektuaren eragina, bai osasunean dituen emaitzen ikuspegitik (heriotza-tasa, gaixotze-tasa, pazientearen autonomia eta bere buruaz baliatzeko gaitasuna) (5 puntu gehienez), bai ekitatea aintzat hartuz (gizatalde kalteberekin jardutea, osasunari lotutako alderdi sozialak, etikoak edo lege arlokoak ebaluatzeko gaitasuna) (5 puntu gehienez).

b) Osasun zerbitzuen antolaketa eta kudeaketa hobetzeko gaitasuna (segurtasuna, zerbitzuen koordinazioa eta informazio sistemak hobetzea, eta/edo jardun klinikoaren aldakortasuna murriztea) (10 puntu gehienez).

c) Aukera izatea proiektuaren emaitzak patenteak sortzeko, produktuak merkaturatzeko edo spin-off konpainiak eratzeko (5 puntu).

3. Egingarritasuna: baloratuko da zer gaitasun dagoen ikerketa taldeak proiektua aurrera ateratzeko proposatutako terminoetan, kontuan hartuz, bereziki, taldearen aurretiazko esperientzia, ikerketa taldeak duen gaitasuna proiektuan programatutako jarduerak egiteko eta lan planaren eta proiektua kudeatzeko planaren egokitasuna (25 puntu gehienez). Honako hauek baloratuko dira:

a) Ikertzaile nagusiaren eta ikerketa taldeko gainerako kideen gaitasun zientifiko-teknikoa: esperientzia arloa, eragin faktorea eta ikerketa proiektuetan izandako parte-hartzea (15 puntu gehienez). Azken 7 urteetan proiektuetan izandako parte-hartzea eta ekoizpena besterik ez da hartuko kontuan.

“Argitalpenak” atalak %70eko pisua izanen du, eta “Proiektuak” atalak, berriz, %30ekoa.

–Argitalpenen atalean (10,5 puntu gehienez), gehieneko puntuazioa emanen da ikertzaile nagusiak artikuluak erregulartasunez argitaratzen dituenean JCRn dauden aldizkarietan, ikertzaile nagusi gisa agertzen bada lehenengo kuartileko argitalpenetan (batez beste 1-2 argitalpen, urtean), horietako batzuk lehenengo dezilean egonik (batez beste 1 argitalpen, 1-2 urtez behin). Erdi pareko puntuazioa emanen da (5 puntu) ikertzaile batek artikuluak erregulartasunez argitaratzen dituenean JCRn dauden aldizkarietan (batez beste 1-2 argitalpen urtean), ikertzaile nagusi gisa agertzen bada lehenengo kuartileko 2 argitalpenetan.

–Proiektuen atalean, lehiaketa-deialdietan finantzatutakoak bakarrik hartuko dira kontuan (4,5 puntu gehienez), gehienezko puntuazioa emanen da ikerketa taldeko kideetako bat gutxienez (ikertzaile nagusia nahiz kolaboratzaileak) ikertzaile nagusi izan denean modu erregularrean proiektu nazionaletan edo europarretan (batez beste 1 proiektu 3-4 urtez behin). Erdi pareko puntuazioa emanen da (2 puntu) ikerketa taldeko kide bat behintzat ikertzaile nagusi izan denean beste proiektu batzuetan, autonomia erkidegoetakoak barne.

b) Lan plana (10 puntu gehienez): baloratuko da kronograma bat aurkeztea, zeinetan deskribatuko baitira fase nagusiak, proiektuaren fase bakoitzean egin beharreko lanak, mugarriak eta arduradunak zehaztuta (5 puntu gehienez); organigrama soil bat, hierarkiak eta lan fluxuak azaltzen dituena proiektuari lotutako pertsonen eta taldeen artean (2 puntu gehienez); eta baliabideak kudeatzeko plan bat, zehazten duena zein diren beharrezko giza baliabideak eta baliabide materialak.

4. Egokitzapen estrategikoa (10 puntu gehienez): baloratuko da zer-nola egokitzen den proiektua Nafarroako 2014-2020 Osasun Planean lehenetsitako arlo eta ildoetara, baremo honen arabera:

–Osasunaren prebentzioa eta sustapena (5 puntu), eta gehienez ere 10 puntura arte, honela gehituz:

  • Beste 2 puntu tabakoa, nutrizioa, obesitatea eta ariketa fisikoa lantzen baditu.
  • Beste puntu 1 haurrak eta/edo nerabeak baditu aztergai nagusi.
  • Beste 2 puntu, baldin eta hau lortu nahi bada: morbilitatea jaistea eta patologien larritasuna murriztea, norberak hautemandako osasuna eta bizi kalitatea hobetzea, desgaitasuna murriztea eta autonomia pertsonala sustatzea, edo hilkortasun goiztiarra eta saihesteko modukoa gutxitzea.

–Minbizia (5 puntu), eta gehienez ere 10 puntura arte, honela gehituz:

  • Beste 2 puntu, hauek lantzen baditu: prostatako minbizia, koloneko, ondesteko eta uzkiko minbizia, bronkioetako edo biriketako minbizia, bularreko minbizia, edo gaixotasunaren/tratamenduaren sekuela fisikoak: linfedema, ostomia, ahotsa berreskuratzea, etab.
  • Beste puntu 1, hauek lantzen baditu: oinarrizko ikerketa, osasunaren sustapena eta gaixotasunaren prebentzioa, hautematea eta baheketa, diagnostikoa, tratamendu eta esku-hartze terapeutikoen garapena, tratamendu eta esku-hartze terapeutikoen ebaluazioa edo gaixotasuna duten pertsonen arreta integrala.
  • Beste 2 puntu, baldin eta hau lortu nahi bada: morbilitatea jaistea eta patologien larritasuna murriztea, edo norberak hautemandako osasuna eta bizi kalitatea hobetzea.

–Osasun mentala (5 puntu), eta gehienez ere 10 puntura arte, honela gehituz:

  • Beste 2 puntu, suizidioak eta autolesioak lantzen baditu.
  • Beste puntu 1, hauek lantzen baditu: gaixotasunaren etiologia, osasunaren sustapena eta gaixotasunaren prebentzioa, hautematea eta baheketa, diagnostikoa, tratamendu eta esku-hartze terapeutikoen garapena eta/edo ebaluazioa, edo gaixotasuna duten pertsonen arreta integrala.
  • Beste 2 puntu, baldin eta hau lortu nahi bada: morbilitatea jaistea eta patologien larritasuna murriztea, edo norberak hautemandako osasuna eta bizi kalitatea hobetzea.

–Gaixotasun neurologikoak eta neurodegeneratiboak (5 puntu), eta gehienez ere 10 puntura arte, honela gehituz:

  • Beste 2 puntu, hauek lantzen baditu: parkinsona, esklerosi anizkoitza edo alzheimerra.
  • Beste puntu 1, hauek lantzen baditu: hautematea eta baheketa, oinarrizko ikerketa, gaixotasunaren etiologia, diagnostikoa, tratamendu eta esku-hartze terapeutikoen garapena, gaixotasuna duten pertsonen arreta integrala.
  • Beste 2 puntu, baldin eta hau lortu nahi bada: norberak hautemandako osasuna eta bizi kalitatea hobetzea, edo desgaitasuna murriztea eta autonomia falta.

–Larrialdien arreta, denbora gako denean (5 puntu), eta gehienez ere 10 puntura arte, honela gehituz:

  • Beste 2 puntu, hauek lantzen baditu: infekzioak, sepsiak eta shock septikoak, trauma kranialak eta politraumatismoak, erreanimazio maniobra kardiakoak, gaixotasun zerebro-baskularra eta min toraziko akutua.
  • Beste puntu 1, baldin eta hauek aztertzen baditu: osasunean izanen diren emaitzen arrisku faktore iragarleak, edo pazienteen arretaren denbora-sekuentzia.
  • Beste 2 puntu, baldin eta hau lortu nahi bada: morbilitatea jaistea eta patologien larritasuna murriztea, hautemandako osasuna eta bizi kalitatea hobetzea, edo jasangarritasuna bultzatzea.

–Gaixotasun baskularrak eta endokrinoak (5 puntu), eta gehienez ere 10 puntura arte, honela gehituz:

  • Beste 2 puntu, hauek lantzen baditu: balbuletako alterazioak, miokardioko infartu akutua, ateroesklerosis koronarioa, gaixotasun zerebro-baskular akutua, diabetes mellitus eta haren konplikazioak (erretinopatia, nefropatia, etab.).
  • Beste puntu 1, hauek lantzen baditu: osasunaren sustapena eta gaixotasunaren prebentzioa, hautematea eta baheketa, diagnostikoa, tratamendu eta esku-hartze terapeutikoen garapena, tratamendu eta esku-hartze terapeutikoen ebaluazioa edo gaixotasuna duten pertsonen arreta integrala.
  • Beste 2 puntu, baldin eta hau lortu nahi bada: morbilitatea jaistea eta patologien larritasuna murriztea, hautemandako osasuna eta bizi kalitatea hobetzea, hilkortasun goiztiarra eta saihesteko modukoa gutxitzea, edo jasangarritasuna bultzatzea.

–Arnasbideetako gaixotasunak (5 puntu), eta gehienez ere 10 puntura arte, honela gehituz:

  • Beste 2 puntu, hauek lantzen baditu: asma, gripea, biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa eta bronkiektasiak, edo pneumonia.
  • Beste puntu 1, hauek lantzen baditu: etiologia, osasunaren sustapena eta gaixotasunaren prebentzioa, hautematea eta baheketa, diagnostikoa, edo tratamendu eta esku-hartze terapeutikoen garapena eta/edo ebaluazioa.
  • Beste 2 puntu, baldin eta hau lortu nahi bada: morbilitatea jaistea eta patologien larritasuna murriztea, edo norberak hautemandako osasuna eta bizi kalitatea hobetzea.

–Paziente pluripatologikoak (5 puntu), eta gehienez ere 10 puntura arte, honela gehituz:

  • Beste 2 puntu, maila asistentzialen eta diziplina anitzekoen arteko harremana lantzen bada.
  • Beste puntu 1 tratamendu eta esku-hartze terapeutikoen garapena edo ebaluazioa bada.
  • Beste 2 puntu, baldin eta hau lortu nahi bada: morbilitatea jaistea eta patologien larritasuna murriztea, norberak hautemandako osasuna eta bizi kalitatea hobetzea, desgaitasuna murriztea eta autonomia pertsonala sustatzea, edo jasangarritasuna bultzatzea.

–Zainketa aringarriak (5 puntu), eta gehienez ere 10 puntura arte, honela gehituz:

  • Beste 2 puntu, sintoma hauek lantzen baditu: nekea, linfedema, delirioa, goragalea, kakexia, etab., laguntza soziala, familiarena, erlijiosoa, alderdi komunikatiboak: galdera zailak, informazio kontraesankorra, pazientearen inplikazioa, laguntza psikologikoa: depresioa, desmoralizazioa, antsietatea, etab.
  • Beste puntu 1, hauek lantzen baditu: zainketen koordinazioa eta integrazioa, familia medikuaren rola zainketa aringarrietan, edo tratamendu farmakologikoa eta ez-farmakologikoa.
  • Beste 2 puntu, baldin eta hau lortu nahi bada: morbilitatea jaistea eta patologien larritasuna murriztea, norberak hautemandako osasuna eta bizi kalitatea hobetzea, edo desgaitasuna murriztea eta autonomia pertsonala sustatzea.

–Mina (5 puntu), eta gehienez ere 10 puntura arte, honela gehituz:

  • Beste 2 puntu, hauek lantzen baditu: min neurotikoa, osteoporosiari lotua, bizitzaren amaieran, zefaleak, metastasia, morbilitate asko eta min muskuloeskeletikoa duten adinekoen kasuan.
  • Beste puntu 1, hauek lantzen baditu: minaren ebaluazioa, arreta integrala, tratamendu eta esku-hartze terapeutikoen garapena eta/edo ebaluazioa.
  • Beste 2 puntu, baldin eta hau lortu nahi bada: morbilitatea jaistea eta larritasuna murriztea, norberak hautemandako osasuna eta bizi kalitatea hobetzea, desgaitasuna murriztea eta autonomia pertsonala sustatzea, edo jasangarritasuna bultzatzea.

–Pazienteen segurtasuna (5 puntu), eta gehienez ere 10 puntura arte, honela gehituz:

  • Beste 2 puntu, medikazio akatsak lantzen baditu.
  • Beste puntu 1, hauek lantzen baditu: taldeko lana, segurtasun tresnak (hala nola check-list-a, pazienteen transferentzia txantiloiak, etab.), jakinarazpen sistemak, komunikazio eta informazio prozesua, gertaera kaltegarrien epidemiologia eta arrisku faktoreak, eskumenak, profesionalen entrenamendua eta abileziak, edo pazienteen segurtasun adierazleak garatzea.
  • Beste 2 puntu, baldin eta hau lortu nahi bada: morbilitatea jaistea eta patologien larritasuna murriztea, norberak hautemandako osasuna eta bizi kalitatea hobetzea, edo hilkortasun goiztiarra eta saihesteko modukoa gutxitzea.

Iragarkiaren kodea: F1905161