82. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

5/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Vianako Udalak, 2019ko apirilaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2019ko aurrekontuko 5 zenbakiko aldaketa 2019ko ekitaldira luzatutako 2018ko udal aurrekontuan, kreditu-gehigarriak baitira.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Vianan, 2019ko apirilaren 16an.–Alkatea, M.ª B. Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L1905400