82. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

4/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Vianako Udalak, 2019ko apirilaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2019ko aurrekontuko 4 zenbakiko aldaketa, kreditu bereziak gaitzeko 2019ko ekitaldira luzatutako 2018ko udal aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Vianan, 2019ko apirilaren 16an.–Alkatea, M.ª B. Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L1905399